Euskararen Eguna, giro ederra berriz ere Esteribarren

Dozenaka lagun agertu zen Larrasoañara euskararen erabilera aldarrikatzeko

Miércoles, 10 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:07h

Hainbat euskaltzale Larrasoañako enparantzan Baztan Bidasoa herri kirol taldeko ikuskizunaz gozatuz.

Hainbat euskaltzale Larrasoañako enparantzan Baztan Bidasoa herri kirol taldeko ikuskizunaz gozatuz. (EMANA)

Galería Noticia

Hainbat euskaltzale Larrasoañako enparantzan Baztan Bidasoa herri kirol taldeko ikuskizunaz gozatuz.

LARRASOAÑA- Joan den larunbatean Esteribarko Euskararen Eguna ospatu zen Larrasoañan, eguraldi onak lagunduta. Giro polita izan zen, besteak beste, Esteribarko Fanfarreak, herri kirolariek, pailazoek eta Gabezin Taldeak eguna alaitu zutelarik. “Euskara Zerbitzuaren helburu nagusia euskararekiko sentsibilizazio lana egitea da eta euskara ikusgarri egitea hizkuntza erabiltzeko guneak sortuz eta erabilera horretan aurrera pausoak emanez”, zioen Izaskun Uriartek, euskara teknikariak. Hala, Larrasoañara hurbildutako jendeak ‘euskera ahora’ leloa zuten txapak ikusi ahal izan zituzten goizean zehar. Nahiz eta iaz baino lagun gutxiagok parte hartu jardunaldian, esan daiteke eguna kontsolidatzen ari dela. Izan ere, bazkarirako tenorean ehun pertsona baino gehiago elkartu ziren. - Patricia Carballo