Herrikideko ikasleak Europan ibili dira

Miércoles, 10 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Tolosa.Herrikide ikastetxeko Batxilergoko 1. mailako 50 ikasle inguru eta hiru arduradun Polonian izan dira eskolak Poznaneko hiru ikastetxerekin urtero burutzen duen elkartrukean. Hamaika eguneko bidaia honetan Herrikideko taldea Bernan, Pragan, Berlinen eta Parisen ere izan dira. Berlinetik kilometro gutxira Sachsenhausengo kontzentrazio esparrua bisitatu zuten. Argazkia: Herrikide