Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Eskola jazarpenaren aurka borrokan

gure ikastetxean hainbat jarduera burutu ditugu jazarpenaren inguruan kontzientziatzeko

Testua eta argazkia Sanduzelai IP - Sábado, 10 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:08h

Martxoaren 24ean egin genuen taldeko argazkia.

Martxoaren 24ean egin genuen taldeko argazkia.

Galería Noticia

  • Martxoaren 24ean egin genuen taldeko argazkia.

etxeko berriak

Eskola Jazarpenaren Aurkako Nazioarteko Eguna maiatzaren 2an ospatu zen arren, Sanduzelaiko Bizikidetza Batzordeak, eskolan, martxoaren 24ra aurreratzea proposatu zuen eta aurrerantzean, urtero, data horretan ospatuko da.

Zertarako Jazarpenaren aurkako eguna? Hezkuntza komunitateak jazarpen egoerak ezagutu, gaiaren inguruan hausnartu eta bullyingaren aurkako jarrera aktiboa izan dezan sustatzeko.

Helburu horiekin, otsailean eta martxoan zehar, gaia lantzeko hainbat jarduera burutu ziren gelaz gela eta aukeratutako egunean, martxoak 24, bukaera eman zitzaion Jazarpenaren Aurkako Eguna ospatuz.

Bi hilabete hauetan, besteak beste, honako ekimenak burutu dira:

Juul, Ausarten Kluba, Tximeleta belarriak... bezalako ipuinak irakurri.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek “Ausarten Kluba” sortu zuten eta martxoaren 24ean, nahi izan zuten ikasle guztiek Klub horretako kideak izateko aukera izan zuten. Kontratua sinatu ondoren karneta eta txapa jaso zituzten.

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek, aldiz, Juuli (Juul izeneko liburuko protagonistari) zuzendutako eskutitz, eskultura, marrazki eta manifestuarekin mural bat osatu zuten.

3. zikloko ikasleek Bullying-ari buruzko informazioa, bideoak... bildu eta aztertu zituzten. Aldi berean, Tximeletaren zirkua film laburra ikusi zuten.

Eskolako ikasle guztiak, eskolan bertan antzemandako jazarpen egoerak identifikatzen aritu ziren.

Bullying-aren aurkako txapak, pegatinak, pankartak, murala, antzerkia, bideoak, ipuinak... egin ziren.

5. mailako ikasleek aholku bideo bat prestatu zuten eta 6. mailako ikasleek antzezlan txiki bat.

3. zikloko ikasleek, gainera, ingelesean jazarpen egoera ezberdinak an-tzeztu zituzten role-playing bidez.

HH eta 1.zikloek talde izaera bultza-tzen dituzten Jolas Kooperatiboak landu zituzten.

Eskola jazarpenari buruzko oinarrizko informazioa izenburua duen dokumentuan, jazarpenaren inguruko hainbat informazio, aholku… bildu eta gurasoei helarazi zitzaien.

Eta beste hainbat jarduera.

Jarduera horiek guztietan sorturiko bideoak, argazkiak… eskolako web orrian ikusgai daude: http://sanduzelai.educacion.navarra.es/blogak/blog1.php/eskola-jazarpenaren-aurkako-eguneko-argazkiak

Azkenik martxoaren 24ko arratsaldean mobilizazio jarduera bat burutu zen patioan eta pankartarekin batera argazki bat egin genuen.

Herramientas de Contenido