Arantzako txokorik politenaren bila hasiak

Bigarren urtez antolatu du lehiaketa Ingurugiro eta Turismo Batzordeak

Sábado, 10 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:09h

arantza- Herriko txokorik politena aukeratzeko lehiaketa antolatu du bigarren urtez Ingurugiro eta Turismo Udal Batzordeak, “gure etxe eta etxe inguruak txukun eta garbi edukitzeak ingurunean onurak dakartzala eta ingurugiroaren kalitatea hobetzen duela” ikusteko. 
Lehiaketan parte hartu nahi duenak, etxe edo inguruaren argazkia, Dena edo Apezenea janaridendetan utzi beharko du, uztailaren 15a baino lehen.
 Aurkeztutako argazkiak jendaurrean egonen dira uztailaren 29a arte.


Herritar bakoitzak boto bat emateko aukera izanen du. Bi janaridendetan ikusgai izanen dira argazkiak eta botoa emateko aukera izanen da ere. Boto gehien biltzen dituztenentzat sariak izanen dira. Lehenbiziko saria bi lagunentzako egun bateko logela Arantzako Hotelean;eta bigarren saria, bi lagunentzat otordua herriko jatetxeren batean. Uztailaren 31ean ebatziko da zein diren irabazleak. - A.A.A.

Últimas Noticias Multimedia