Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Erripan gora

Artxiboko ustekabea

Por Enrike Diez de Ulzurrun - Domingo, 11 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:04h

Galería Noticia

A ereduko ikasle eta irakasleen aurrean zeinen itsu jokatu ohi den pentsatuta

Kokaleku ederra aukeratu zuen errege Antso VI.a Jakitunak bere jauregia eraikiarazteko. Erripan gora, Argaren gain-gainean zut, erregetzaren boterearen erakusgarri. Muino batean errege jaunaren eraikina, eta haratagokoan, Jaungoikoarena. Artxiboaren ertzetik ederki ikusten da noraino iristen zen Nabarreriako harresia, eta non hasi San Zerningoa. Tartean, errekasto bat zegoen, ibairaino bertaraino jaisten zena;egun zezenek ziztu bizian igotzen duten aldapa berbera.

Euskarazko altxor preziatu ezezagunik gordetzen omen duen Artxiboan sartu, eta han bertan, Iruñeko maketa ikusgarria dago, hiriburua 1900ean nolakoa zen fidel baino fidelago erakusten duena. Hortxe ageri da hiria alde guztietatik harresiz inguratua, bai eta bortz portaleak ere: San Nikolasekoa, Frantziakoa, Telleriakoa, Takonerakoa eta Berria. Bada, hortxe ari gara solasean Euskadi Irratiko kazetari bat eta biok maketa horretaz, zuzeneko elkarrizketan arituko bagina bezala. Kazetaria galdezka eta ni erantzunka. Halako batean, haur mordo bat sartu da, 7-9 urte ingurukoak, denak txandalez jantziak, bai eta hiruzpalau irakasle ere;guztiak isil-isilik guri arretaz beha. Kazetaria, mikroa eskuetan, euskaraz mintzatu zaie iritsi berriei eta “egun on” esan;“egun on” eran- tzun dute haur guztiek batera txintxo-txintxo. “D ereduko haurrak” pentsatu dut neure artean. Kazetariaren galderek ez dute etenik eta hantxe jarraitu dugu ter-ter-ter hizketan Estafetaz, Gayarre antzoki zaharraz, Mañueta karrikaz... Bukaeran, kazetariak agur eta eskerrik asko erran die ikasleei, eta haurrek modu berean erantzun digute. Orduantxe ohartu naiz zer ikur daramaten txandalean: Teresianas. Artxiboko atarialde ospeletik txundituak kanpora atera, eta eguzkiaren argiak itsutu gaitu ederki, A ereduko ikasle eta irakasleen aurrean zeinen itsu jokatu ohi den pentsatuta.

Herramientas de Contenido