Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Abel Barriola eta Ane Mintegi izango dira gaur Idiazabalen

2017(e)ko ekainaren 13a, asteartea - 12:53etan eguneratua

IDIAZABAL – Ekaina, kirolez blai egitasmoaren barruan, gaur Abel Barriola pilotari ohiak eta Ane Mintegi tenis jokalariak hitzaldia eskainiko dute Udaletxeko areto nagusian, 19.00etan. Barriolak pilota profesionala utzi berri du eta haren ibilbideaz arituko da hizketan eta aurrerantzean zein asmo dituen ere kontatuko du leitzarrak. Bestalde, Mintegi idiazabaldarra Espainiako 14 urtez azpiko sailkapenean lehen postuan da, eta Espainiako Selekzioaren deia jaso berri du haien taldeko parte izateko. Hitzaldia irekia izango da eta ondoren galderak egiteko aukera egongo da. – M.A

Herramientas de Contenido