‘Mintzalagun’ programak udan ere jarraituko du

2017(e)ko ekainaren 13a, asteartea - 13:07etan eguneratua

ZUMAIA – Mintzalagun programak udan ere aurrera jarraituko du eskualdean eta izena emateko aukera hilaren 15era arte izango da (625 485 215 edo urolakosta@aek.org). Baina ikasturte amaierako ekitaldia egingo urtean zehar ibili diren 70 pertsona ingururekin. Ekitaldia ekainaren 20an izango da, 18.30ean, Zumaiako Oxford aretoan, eta Iñaki Perurenak Harria, maitasun istorioa izeneko kontakizun eta erakustaldia eskainiko du. – A.R