Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Arropa eta oinetako dendak euskaraz jantziko dituzte Bergaran

Herritarrek bertsoak osatuko dituzte ‘Idazlaguna’ proiektuaren kanpaina berri baten eskutik

Miércoles, 14 de Junio de 2017 - Actualizado a las 02:35h

bergara- Idazlaguna proiektuarekin merkataritzan euskarari lehentasuna eman nahi zaio eta hiruzpalau hilean behin, ekimen bat abian jartzen dute herritarrak ere jabetu daitezen hizkuntza paisaiak duen garrantziaz. Oraingoan, arropa eta oinetakoen 21 dendak parte hartuko dute.

Erakusleihoetan lau bertso egongo dira eta aukeran ematen dituzten bertso oinak leku egokian jarriz, bertsoak osatu beharko dituzte herritarrek. Izen-abizenak jarrita, Jardun Euskara elkartera helarazi beharko dira: idazlaguna@gmail.com helbidera edo 605 712 469ra Whatsapp mezua bidalita. Hilaren 30ean, 60 euroko bi bono zozkatuko dituzte: bertsoa osatu dutenen artean eta bezeroen artean (arropa eta oinetako dendetan erosketaren bat eginez gero, txartel bat ere emango zaie). - A.D.

Herramientas de Contenido