Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Urnietak LGTB taldearen aldeko programa oso bat aurkeztu du

Ekainaren 17tik 29ra ikastaroak, laburmetraiak eta tailerrak egongo dira, besteak beste

Miércoles, 14 de Junio de 2017 - Actualizado a las 02:35h

Urnieta- Ekainaren 28a LGTB kolektiboaren Nazioarteko Eguna da eta horren harira Urnietako Udalak mota desberdinetako ekintzekin osaturiko egitarau oparoa osatu du hilaren 17tik 29ra dibertsitate sexualaren aldeko jarrera erakutsiz.

Aurreko urteetan ere zenbait ekitaldi antolatu izan ditu, baina aurten jauzi bat eman eta egitarau oso bat prestatu da. Ekimen honekin alde batetik, gizartea kontzientziatu, eta, bestetik, orientazio sexual guztiak normaltasun osoz ikustarazi nahi dira.

Antolatu diren ekintza guztien artetik, Udalak ekainaren 20an Plazido Muxika plazako harmailetan 18.00etan margotuko den ostadarra nabarmendu du.

Bestalde, ekainaren 17an autodefentsa ikastaroa egongo da kiroldegian. Hilaren 21ean Zer dakigu sexu aniztasunari buruztailerra burutuko da Gaztelekuan 17.30ean eta egunean bertan azaltzearekin nahikoa izango da parte hartzeko. Ekainaren 28an laburmetrai emanaldia egongo da Saroben 18.00etan;lau laburmetrai ikusteko aukera egongo da eta sarrera librea izango da. Azkenik, hilaren 29an Transexualitatea lehen pertsonan eta sexualitatearen ikuspuntutik hi-tzaldia antolatu dute Lekaion 18.30ean eta transexual batek bere esperientziaren berri emango du. Laburmetraiak kenduta gainerako ekintza guztiak euskaraz izango dira.

Gainera, aniztasun sexualari buruzko liburuak bilduko dituen txoko bat liburutegian sortuko dela jakinarazi dute. - A.M.

Herramientas de Contenido

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »