Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Familiaren Eguna prest dute Donezteben

Jueves, 15 de Junio de 2017 - Actualizado a las 08:02h

DONEZTEBE- San Miguel ikastetxeko Erreka Guraso Elkarteak ikasturte bukaerako besta antolatu du iganderako. 13:30ean bazkaria eskainiko dute eskolan. Segidan, denbora pasa txokoak izanen dituzte, musika egokitua DJ Palirekin, apar-besta eta ur zezena. Gaztaren zozketa ere eginen dute. Firin Farandula antzerki taldeak Lisistrata emanaldia eskainiko du zinema aretoan 18:30ean. - A.A.A.

Herramientas de Contenido