Txoko-Txiki sariak banatu dituzte Lesakan

34. edizioa bete du aurten ikastolaren ipuin eta ilustrazio lehiaketak

Aitor Arotzena - Jueves, 15 de Junio de 2017 - Actualizado a las 08:02h

XXXIV. Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketan sarituak.

XXXIV. Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketan sarituak. (UTZITAKOA)

Galería Noticia

XXXIV. Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketan sarituak.

LESAKA- Tantirumairu ikastolak antolatutako XXXIV. Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketako sari banaketa egin zen ortziralean. Giroa berotzeko, ikastolako bertso eskolakoek emanaldia eskaini zuten, Goazen telebista saioan oinarritutako bertso antzerkia eta oinak emandako bapateko saioa, Estitxu Arozenaren gidaritzapean.

Sariei dagokienez, ipuin lehiaketan hauek izan ziren irabazleak: lehen mailan, Akior Martinez NuñesDonostiako Museoaipuinarekin;bigarren mailan, Eñaut Arburua Portu, Kuadrotxo ipuinarekin;hirugarren mailan, Katixa Madariaga Apezetxea, Artelan barruko istorioa ipuinarekin;laugarren mailan, Maitane Erkizia Arburua, Beldurra museoan ipuinarekin izan zen sariduna eta Leire Legasak aipamena jaso zuen Arte museoko lapurra idazlanarekin;bosgarren mailan, Lexuri Arotzena Portu izan zen sariduna Aneren egunerokoa ipuinarekin eta seigarren mailan, Miguel Ubiria Alzate, Amatxirekin museoanipuinarekin.

Ipuinen ilustrazio lehiaketan hauek izan ziren saridunak: Zihara Taberna Urraren Iruñako Museoa(1. maila), Matixa Lopez Tapiaren Kuadro magikoa (2. maila), Laida Taberna Urraren Polizia lapurrari bilatzen (3. maila), Onintze Iparragirre Irigoienen Arte galeriako misterioak(4. maila), Oihan Urroz Oiartzabalen Urkiren urtebetetzea(5. maila) eta Oier Orbegozo Arzuagaren Museo kronikoa (6. maila).

Últimas Noticias Multimedia