Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Munduko Baratzak festa egingo dute Hondarribian

San Pedro eta Santiago kaleetan izango da, larunbata osoan zehar

Xabier Sagarzazu - 2017(e)ko ekainaren 15a, osteguna - 08:04etan eguneratua

Arantxa Berrotaran eta Oihana Galardi, atzoko aurkezpenaren une batean.

Arantxa Berrotaran eta Oihana Galardi, atzoko aurkezpenaren une batean.

Galería Noticia

  • Arantxa Berrotaran eta Oihana Galardi, atzoko aurkezpenaren une batean.

hondarribia- Gipuzkoa osoan bidezko merkataritza eta kontsumo jasangarriaren alde eta ume eta gazteei zuzenduta lan egiten duen Munduko Baratza proiektuak, jaia egingo du larunbatean Hondarribian.

Oraingoan, “txiki eta gazteez gain, familiak eta gizarte komunitatea bere osotasunean” izango dira San Pedro eta Santiago kaleetan, goizeko 11.00tan hasi eta arratsaldeko 19.00ak arte egingo diren “informazio, sentsibilizazio eta jai giroko ekintzen helburua”, esan zuen atzo Munduko Baratza proiektuko Oihana Galardik, Arantxa Berrotaran, Hondarribiko Ongizate arloko zinegotziarekin batera egindako aurkezpenean.

Bidezko merkataritza eta kontsumo jasangarria ardatz izango dute jolas, txotxongilo eta bestetaz gozatu ahal izango da

“Goizetik, bidezko merkataritzaren inguruko informazio postuak eta produktuen dastatzea izango dira, eta hauekin batera, egunean zehar, zenbait ekitaldi egongo dira, Hondarribia bertako eragileen parte-har-tzearekin”, azaldu zuten Galardik eta Arantxa Berrotaran zinegotziak.

programaHonela, 11.30ean, mahai-ingurua egingo da, bertako bi ekoizlerekin eta Antxeta Irratiaren eskutik, eta 13.00ean “urte honetan zehar Saindua gaztelekuan egindako tailerretan parte hartu duten gazteek, txotxongilo emanaldia” eskainiko dutela azaldu du Oihana Galardik. Jarraian, 13.30ean, eta Santamariamadalena Arte Tailerraren eskutik, arte sorkuntza ekimen parte-hartzailea egingo da Munduko Baratzaren jai honetan.

Arratsaldez, 16.00etatik 18.30etara, eta eguna txokolatada batekin amaitu aurretik, “umeen-tzako jolasak izango dira eta parte-hartzaileak bere produktua merkaturatu nahi duen Andeetako ekoizlearen tokian kokatuko dituen Tarpuy rol jolasa” egingo dela azaldu du Oihana Galardik.

Hondarribiko Udalak “oso gustura eta interes haundiarekin” hartu du Hezizerb elkarteak eta Proclade Yanapay GKEak bultza-tzen duten Munduko Baratzaren jai hau hirian egitea eta Arantxa Berrotaran zinegotziak dei egin du “bertan parte hartzera”.

Herramientas de Contenido