Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Bikoteka Irakurtzen proiektua

2. | ETA 4. MAILAKO ikasleek, irakurketa sustatzeko ‘BIKOTEKA IRAKURTZEN’ PROIEKTUAN PARTE HARTU DUTE

Testua eta argazkia Sunbillako Eskola Publikoa - Viernes, 16 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:02h

Proiektu honen bidez, ikasleen artean irakurketa sustatzen dugu.

Proiektu honen bidez, ikasleen artean irakurketa sustatzen dugu.

Galería Noticia

  • Proiektu honen bidez, ikasleen artean irakurketa sustatzen dugu.

etxeko berriak

Sunbillako eskolan Bikoteka Irakurtzen programa egin dute. 2017ko urtarrilaren 16an hasi eta maiatzak 4ean bukatu dute. 2.eta 4. mailako ikasleek eta lau irakaslek eraman dute aurrera.

Sunbillako eskola 2015-2016 ikasturtean proiektu hau aurrera atera zuen. Bertako irakasleak honetarako formakuntza jaso zuten gero ikasleekin aurrera eraman ahal izateko. Honetarako, Iruñeara joaten ziren. Formakuntza honek, hiru urte irauten du eta aurten bukatu dute.

Duela hiru urte, proiektu hau martxan jarri zutenean, berdinen arteko tutoretzarekin hasi ziren. Hau da, aurtengoan bezala, 2. eta 4. mailakoak egin zuten, baina adin desberdinekoen artean bikoteka jarriz. Astean bakoitzak testu bat prestatzen zuen eta bestearen tutore lanak egiten zituen. Aurreko ikasturtean berriz, maila berdin eta desberdinetakoak egin zituzten.

Aurtengoan, 4. mailakoak 2. mailakoen tutoreak izan dira, hau da, beraien irakasle. Osotara, 24 testu egin dituzte. Astero, astearteetan eta ostegunetan testuak egin dituzte. Testuak gaztelaniaz eta euskaraz txandaka egin dituzte. 4. mailako eta 2. mailako ikasleak oso ongi egon dira hauek egiten: pazientziarekin, gogoarekin, interesarekin... Mota guztietako testuak landu dira hamabi aste hauetan zehar: azalpenekoak, narrazioak, ipuinak, albisteak, etab.

Proiektu hau binaka eta hirunaka egin dute. Testu bakoitza lantzeko 30 minutu daude. Horretarako, ordu erdia lau zatitan banatzen da:

-Irakurri aurreko galderak.

-Testuaren irakurketa: lehenengo tutoreak, gero elkarrekin eta azkenik GPS-a.

-Irakurri ondorengo ariketak.

-Ariketa osagarriak (denbora gelditzen bada).

Aipatutako moduan, testuak lan-tzen maiatzaren 4an amaitu zuten. Hala ere, programa jarraituz eta amaiera emateko, oraindik lanak bukatu gabe dituzte: gurasoen balorazioa, ikasleen balorazioa, azken txostena egitea eta landutako testuekin bakoitzaren liburuxka sor-tzea falta da.

Eskolatik esaten dute proiektu honekin emaitza onak ateratzen direla eta proiektu honen helburua betetzen dela, hau da, ikasleen ulermenak gora egiten duela. Batetik, 4. mailako Ikasleek diotenez, oso esperientzia polita da asko ikasten delako, eta batez ere, irakasleen lana ulertzen laguntzen dietelako. Bestetik, 2. mailakoek 4. mailakoak asko irakatsi dietela aipatu dute eta oso gustora egon direla hauekin lanean.

Beraz, ikasleak eta irakasleak pozik daudela ikusirik, erran daiteke, datorren urteetan ere proiektu hau errepikatuko dutela.

Herramientas de Contenido

Más sobre Navarra

ir a Navarra »