Errezildarrek urteko festak ospatuko dituzte asteburuan zehar

San Antonio jaiak direla eta, mota askotako ekitaldiak izango dira gaurtik igandera bitartean

2017(e)ko ekainaren 16a, ostirala - 06:03etan eguneratua

errezil- Errezildarrek San Antonio jaien edizio berri bat ospatuko dute asteburu honetan zehar, ohitura dutenez, mota askotako ekintzekin.

Egitaraua abiatzeko jolas txokoa egongo da gaur (16.00etan) dantzalekuan;horren ondoren triki poteoa (19.00etan), herri afaria (21.00etan frontoian) playback-a eta Oharkabe taldearekin erromeria izango direlarik.

Bihar haurren eguna ospatuko dute Errezilen. Jardunaldi horretan, Master chef lehiaketa eta bazkaria (13.00etan dantzalekuan), Apar festa, triki-bertso-poteoa (18.00etan) sagardo eta pintxo dastaketa (20.30ean) eta Obaneuke taldearekin erromeria (23.00etan) egongo dira.

Festak borobiltzeko Gaztetandik kultur elkarteak antolatzen duen V. Gazteen dantza suelto txapelketa izango da igandean (12.00etan) frontoiaren gainekaldean jarritako oholtzan. Bertan zortzi bikote arituko dira ahalik eta dantzarik onena erakusten;horietako bi errezildarrak izango direlarik.

Horren ondoren (18.00), bidaniarren eta errezildarren arteko futbito partida mistoak jokatuko dira (haur eta helduenak) eta horiek amaitzerakoan buruhandiekin kalejira egongo da. - J.L.

Últimas Noticias Multimedia