Hernanik aurten San Joan Konpartsa omenduko du

Datorren ostiralean hasiko diren jaietan animaliek protagonismo gutxiago izango dute

Aitziber Muga - Viernes, 16 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Jai Batzordeko eta Udaleko ordezkariak, programaren aurkezpenean.

Jai Batzordeko eta Udaleko ordezkariak, programaren aurkezpenean.

Galería Noticia

Jai Batzordeko eta Udaleko ordezkariak, programaren aurkezpenean.

Hernani- “Duela 25 urte San Joan Konpartsa lehen aldiz atera zen bere karrozarekin jaietan eta horregatik aurtengo omenduak izango dira eta jaien hasieran eta bukaeran parte hartuko dute banderak jasoz eta jaitsiz”, adierazi zuen Koro Etxeberria zinegotziak, asteazken arratsaldean Hernaniko San Joan jaien aurkezpenean.

San Joan Konpartsako Jon Oñatek zera esan zuen: “Ez da sorpresa izan, urte asko daramatzagu Jai Batzordean lanean eta omenaldia espero genuen, baina pozez hartu dugu”. Oñatek gogorazi zuenez, konpartsa duela 27 urte hasi zen inauterietan ateratzen eta duela 25, esan bezala, sanjoanetan. “Gure eginkizuna beti izan da euskal ohiturak, kultura eta historia berreskuratzea eta horregatik 23an suaren ondoan egiten den, emakumeek soilik parte hartzen duten, San Joan kantaita berreskuratu genuen”, gogorazi zuen.

Gainera aurten Hernaniko udaletxearen historia laburbiltzen duen liburu bat idatzi dute eta asteartean, jaietako azken egunean, egingo duten irteeran aurrena antzerkia eskainiko dutela jakitera eman zuen.

Aurtengo beste berrikuntza bat animalien presentzia txikiagoa izango dela da. “Aurten animalien inguruko lanketa bat egin da eta iritsi garen akordiora da Hernanin festetarako ez dela animaliarik hilko. Hala eta guztiz ere, aurten sokamuturra eta zezentxoak bi egunetan izan beharrean egun bakarrean egingo dira”, adierazi zuen Etxeberriak. Askekintzako bozeramaileak adierazi zuenez, beraiek lanean jarraituko dute animalien presen-tzia festetan ez egon arte. Sokamuturraren bigarren egunaren ordez bola erraldoien entzierroa eta aulkien jokoa antolatu dute eta zezentxoen ordez, obstakulu zirkuitu bat prestatu dute.

Aurtengo beste aldaketa bat akelarrean emango da. Haurrak eta helduak elkarrekin atera beharrean, urtetik urtera haurren presentzia handiagoa denez, hauek ordu erdi bat lehenago aterako dira, 18.00etan, eta ibilaldi txikiago bat burutuko dute. Heldu eta gazteen akelarrea, ohi bezala, 18.30ean aterako da.

Azkenik, Etxeberriak jakitera eman zuenez, lehenengo aldiz programa braillez argitaratu dute eta nahi duenak eskuragarri dauka Biterin. Biharko Preludioa ere keinu hizkuntzan itzuliko da.

Erasoen aurkako protokoloa

Últimas Noticias Multimedia