Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Udako euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik Irantzu Aizpuruaren omenezko ekitaldia egingo dute igandean

Viernes, 16 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

beasain- Beasaingo Udal Euskaltegiak ekainaren 20 arte dauka Udako euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik. Euskaldun-tze maila guztiak ematen dituzte, azterketak prestatzeko ikastaroak eta mintzamen taldeak ere eskain-tzen dituzte. Bi data posible daude: ekainaren 26etik uztailaren 21-era eta irailaren 4tik 29ra. Izena 943 028 100 telefonoan edo euskaltegia@beasain.eus helbidean eman daiteke. Prezioari dagokionez, guztira 115 euro kostatzen da, baina langabetuentzat doan da. - M.A.

ataun- Beasaingo Loinatz futbol zelaian igande honetan Irantzu Aizpurua ataundarraren II. oroimenezko ekitaldia egingo dute. Goizean zehar hainbat ekitaldi izango dira;tartean, 9.30ean alebin mailako txapelketa, eta 10.30ean ate irekien jardunaldia Goierri Gorri taldean jolastu nahi duten emakumezko guztientzat. 12.00etan, berriz, jokatuko da Goierri Gorri eta Real Sociedad taldeen arteko partidua. Aizpurua Mexikon zegoen Erasmusen eta istripu batean galdu zuen bizia. - M.A.

Herramientas de Contenido