Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Baluartek Isabel Elizondo XVI. Dantza Jaialdia hartzen du gaur

BALUARTE.COM - Sábado, 17 de Junio de 2017 - Actualizado a las 17:42h

Isabel Elizondo Dantza Eskolak bere XVI. jaialdia eskainiko du gaur Baluarteko Ganbera Aretoan, arratsaldeko 19.00etan hasita, egitarauak bi atal izango dituela. Lehehengo zatian, estilo ezberdinetako dantza koreografiak aurkeztuko dira eta Parisen iragan urrian ospatu zen Youth American Ballet Competition jaialdiaren bi obra finalistak ikusiko dira. Gaur egun Tamara Rojo dantzari espainiarrak zuzentzen duen English National Ballet konpainiarekin aritu den Nahia Gil dantzaria Baluarteko emanaldian gonbidatua izango da. Bigarren atalean, La Bayadera balleta eskainiko da, dantza klasikoaren erakusgarri, Ludwig Minkusen musikarekin eta Marius Petiparen koreografiarekin.

Herramientas de Contenido