‘Harritik hazia’ herri-antzerkia eskaintzeko azken lanetan ari dira Beran

Arte adierazpenaren bidez oroimena lantzeko helburuarekin urtebeteko lana taularatuko dute

Aitor Arotzena - Domingo, 18 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:02h

Antzerkian parte hartuko duten aktore eta musikarietako batzuk, entsaio batean.

Antzerkian parte hartuko duten aktore eta musikarietako batzuk, entsaio batean. (AITOR AROTZENA)

Galería Noticia

Antzerkian parte hartuko duten aktore eta musikarietako batzuk, entsaio batean.

BERA- Oroimen historikoan oinarritutako herri-antzerkia lantzen ari dira Bera joan den urteko ekainetik hasita. Lan horren emaitza, Harritik hazia antzezlana eskainiko dute uztailaren 21, 22 eta 23an, ortzirale, larunbateta igande arratsaldeko 8etan Berako Kultur Etxean eginen dituzten emanaldietan.

Talde horretan, aktore eta aktore musikariak Axuri Za-piain, Ainara Maya, Aitziber Almandoz, Araitz Bizkai, Arantza Zubieta, Ekhiñe Za-piain, Eneritz Zapiain, Eugenia Arriola, Kemen Ruiz, Jerardo Ros, Lizar Elexpuru, Maddi Irazoki, Manex Za-piain, Nagore Orbeltzu eta Oihane Zelaieta dira. Zuzendaritza artistikoari dagokionez, Esther Carrizo (adierazpen lana), Ramon Albistur (gidoia eta eszenan jartzea), Araitz Bizkai (musika sortzaile eta zuzendaria), Nagore Orbeltzu (koreografia) eta Maddi Irazoki (lan plastiko eta afitxa) ari dira. Irudi- eta bideo-lanak Katubiko Oier Fuentes eta Monika Agirreren esku daude. Baina antzerkilari eta zuzendaritza lanez aparte, antzerki bat gauzatzeko bertze zenbait betebehar ere badaude. Bertze lan horietarako taldeak sortu dituzte eta lagundu nahi duenak badu talde horietan sartzeko aukera ere, ekainaren 21etik aitzinera, elkarlanean hasteko. Hauek dira lan taldeak: Eszena espazioa, Jantziak eta osagaiak, Publizitatea eta komunikazioa, Logistika eta hornidurak eta Gidoia-lana.

Egitasmoaren Harri batez… herri batlogoa erabili dute lanari izenburua jartzeko. Hain zuzen, antzezlanaren testua idatzi duen Mikel Taberna idazleak egin zuen proposamena: ‘Harri’ hitzak, ‘ar’ duela bere baitan. “Beraz, ideia lizateke harritik, arren historia zurrunetik, eme hazi bat ateratzea, bertzelako bizi-proposamen baterako hazia… Eme+Hazi”. Maddi Irazoki hasi zen ideia horren inguruan lan grafikoa sortzen. Azkenean, Harritik haziaizenburua iduritu zitzaien argiena. Ramon Albisturrek jakinarazi digunez, “Berako harrobian jende inozenteen odola isuri arazi zuten matxinatuen tropek fusilamenduekin… eta imajinatzen ahal dugu odol gorri horrek harriak tindatuz mundu amestu baten hazia ernaldu duela”.

Sinopsia Adin ezberdineko antzerkilari talde batek Beran gertatutakoaz antzezlan prestatu dute, gerrari buruz gogoetak probokatuz. 1936ko uztailaren 19an armada golpista Bortzirietan sartu zen, Irunerantz segitu asmoz. Baina erresistentzia errepublikanoak Endarlatsako zubia suntsitu zuen, faxisten martxa oztopatuz. Hauek, errepresalian, Berako errepublikaren aldekoen emazte eta seme-alabak atxilotu eta herio mehatxupean herritik kanpora joatera behartu zituzten. Orduan, gertaera horiek antzezterakoan, “non ote da emakumeen historia” galdera egin eta emakumearen egoerari eta bizi nahi dugun munduari buruzko gogoeta aktiboa piztu du galderak.

Últimas Noticias Multimedia