Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Ane Mintegi Tenis jokalaria

“Zaharragoen aurka lehiatzera ohituta nago. Indar gehiago dute eta gogorragoak izan arren, ez naiz beldurtzen”

Txikitatik tenisean aritu izan da Ane Mintegi idiazabaldarra. Orain, Espainiako Selekzioarekin jokatuko du lehenengoz, Summer Cup txapelketan

M. Aranburu - Domingo, 18 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Ane Mintegi, tenis jokalaria.

Ane Mintegi, tenis jokalaria.

Galería Noticia

  • Ane Mintegi, tenis jokalaria.

idiazabal- Nahiz eta oraindik ere hamahiru urte besterik ez dituen, maila gorenean aritzen da lehiatzen Ane Mintegi idiazabaldarra. Tenisa da bere kirola eta oraingoz behin-tzat, horretarako jaioa dela erakusten ari da, izan ere, 14 urtez azpiko estatu mailako ranking-ean lehen postuan dago eta Espainiako Selekzioak joan den astean deitu zion bertako kide izateko.

Nolatan hasi zinen tenisean?

-Zazpi urte ingururekin hasi nintzen tenisean jokatzen. Hala ere, lehenengo pelotan jolasten nuen. Oroitzen naiz nola aitonarekin joaten ginen frontoira pelotan eta palan ibiltzera. Orduan hasi zitzaidan afizioa nik uste, eta ondoren, tenisa probatu nuen eta asko gustatu zitzaidan lehen unetik. Poz handia ematen dit tenisak eta asko disfrutatzen dut jolasten.

Eta orain maila gorenean aritzen zara. Zein garaipen gogoratzen duzu bereziki?

-Garaipen guztiek zerbait berezia badutela esango nuke. Hala ere, badira bi bereziki kuttunak izan direnak niretzako: El Conde de Godó txapelketa eta Rafa Nadal torneoa. Horiek irabazi izanak poz handia eragin zidan.

Aurtengo denboraldia behin baino gehiagotan entzun ahal izan duzu zure izena. Zer moduz joan da?

-Emaitz onak lortu ditut. Besteak beste Bartzelonan Rafa Nadal-a bi aldiz irabazi dut, Conde de Godó ere bai eta horrez gain, Bilbon Euskadiko txapelketan ere lehenengo postua eskuratu nuen.

Maila horretan aritzeko asko entrenatu beharko duzu, ezta?

-Bai, dudarik gabe. Orain, esaterako, Ordizian eta Donostian entrena-tzen dut. Ia egunero izan ohi ditut entrenamendu saioak, eta benetan gogorrak dira. Horrez gain, duela astebete Bilbora ere joan nintzen han dagoen neska batekin entrena-tzera. Ni baino zaharragoa da eta maila zerbait altuagoa du, beraz, haren kontra ibili nitzen lehiatzen.

Hala ere, normalean, zaharragoen kontra jokatzen duzu.

-Bai, gehienetan zaharragoen aurka jokatzen dut. Indar gehiago dute, noski, eta gogorragoak dira. Hala ere, oso ondo sentitzen naiz helduegoekin jolastean. Dagoeneko ohituta nago eta ez dit inolako beldurrik ematen.

Zeintzuk dira zure puntu fuerteak?

-Ezker paraleloa eta eskubi guru-tzatua.

Eta hobetzeko, zer duzu?

-Batez ere, eskubi paraleloa. Horrez gain, nahiko lehiakorra naizea esango nuke eta puntu bat galtzean zertxobait hasarratu egiten naiz... eta hori ere hobetu beharra daukat. Espainiako Selekzioko taldeko kide izango zara. Nola hartu zenuen albistea?

-Poz asko eman zidan. Hiru pertsonei deitu zieten eta ni horietako bat izan nintzen eta nola ez, nirekin kontatu nahi dutela jakiteak satisfakzioa ematen du.

Noiz izango duzu taldearekin lehenengo partida?

-Frantzian jokatuko dugu, uztailaren 1etik 4ra bitartean. Summer Cuptxapelketa jokatuko dugu eta bakarka zein taldean arituko gara. Nola uztartzen dituzu ikasketak eta tenisa?

-Ez da erraza. Ikasketen emaitzak oso onak dira baina alegin handia egiten dut ondo antolatzeko eta bietan maila ona emateko.

Mendi bat. Aizkorri. Ez naiz askotan joaten denbora gutxi gelditzen zaidalako horrelako gauzetarako, baina oso gustuko dut.

Hondartza bat. Donostiako Kontxa.

Paisaia bat. Donostiako Miramar jauregia. Oso ederra da eta asko gustatzen zait hura ikustea.

Festa edo ekitaldi bat. Idiazabaldarra izanda, San Blas jaiak, nola ez!

Gipuzkoako zure txoko gustu- koena. Orokorrean Donostia oso dut gustuko eta hango Haizearen Orrazia aukeratuko nuke.

G

ipuzkoatzen

Herramientas de Contenido