2017ko, ekainaren 19a

Orchestre National Bordeaux Aquitainek EOSren Denboraldiari amaiera emango dio bihar

Lunes, 19 de Junio de 2017 - Actualizado a las 21:11h

Bordele Akitaniako Orkestra Nazionalak, orkestra gonbidatu gisa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2016/2017 Denboraldiari amaiera emango dio Baluarten bihar (20.00etan). Orkestra horren eta Real Filharmonía de Galiciaren titular Paul Danielen zuzendaritzapean, errepertorioaren kontzertu ospetsuenetako batekin hasiko da: Tchaikovskyren Biolinerako kontzertua, Vadim Gluzman israeldar bikaina bakarlaria izango duela. Denboraldian zehar presentzia handia izan duen Ingalaterrako musikak bere tokia izango du ere azken kontzertuan, William Waltonen 1. Sinfoniarekin. Emaitza Gerrarteko garaiko sinfoniarik bitxienetako eta liluragarrienetako bat da.

Sarrerak 15,5 eta 31 euro bitartean eskura daitezke, Baluarteko txartel-leihatilan, www.baluarte.com web gunean eta 902 15 00 25 telefonoan (prezio bereziak Baluarteko leihatilan).