Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

NUP-eko ikasle batek hezkuntza publizitateko lehiaketa nazional bat irabazi du eskola jazarpenaren aurkako kanpaina bati esker

Martín Besné Eseverri Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza graduko ikaslea da, eta EducaFestivalen Bakarkako Talentu Gaztea Saria lortu zuen

UNAVARRA.ES - Lunes, 19 de Junio de 2017 - Actualizado a las 14:23h

Martín Besné (esk.), NUPeko ikaslea, bere sariarekin, zeina Emilio Frojánek (bere ondoan), Impact Hub plataformakoak, eman baitzion.

Martín Besné (esk.), NUPeko ikaslea, bere sariarekin, zeina Emilio Frojánek (bere ondoan), Impact Hub plataformakoak, eman baitzion. (UNAVARRA.ES)

Galería Noticia

  • Martín Besné (esk.), NUPeko ikaslea, bere sariarekin, zeina Emilio Frojánek (bere ondoan), Impact Hub plataformakoak, eman baitzion.

NAFARROA. Martín Besné Eseverri (Iruñea, 1995) Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza graduko ikaslea da, eta Bakarkako Talentu Gaztea Saria jaso zuen EducaFestival hezkuntza publizitateko lehen jaialdiko sarien I. edizioan. Gazte nafarrak komunikazio kanpaina bat aurkeztu zuen eskola jazarpenaren arazoaz kontzientziatzeko, eta hala "Atsedenaldi zoriontsuak" izeneko erronkari irtenbidea eman zion.

Botin Fundazioaren Hezkuntza Behatokiak diseinatu zuen erronka, ikasleak ikastetxeko jolastokiko atsedenaldian integratzeko. Nazioarteko publizitate panoramako sortzaile nagusiek osatzen zuten epaimahaia, eta sari gorena eman zion iruindar gazteari, bere kanpainaren sormen, garapen eta exekuzioarengatik. Emilio Froján Fernández Madrilgo Impact Hub gizarte berrikuntzako plataformaren Hezkuntza Laborategiaren arduradun eta proiektuen koordinatzaileak eman zion Martín Besnéri estatuatxo bat (hontza izenekoa), Madrilen, CaixaForumen Auditoriumean egin zen gala batean.

“Zoriontasunaren enbaxadoreak”

“‘Atsedenaldi zoriontsuak’ kanpainak zenbait kolektibo, hala nola irakasleak, ikastetxeak eta gurasoak kontzientziatu nahi ditu guztioi eragiten digun fenomeno bati buruz: bullying-a —azaldu du Martín Besnék—. Proposatu nuen komunikazio plana hezkuntzaren arloko talde aipagarrienetako batean, hots, azken ikasmailetakoak edo graduatu berriak diren Irakasletzako ikasleetan, oinarritzen zen, hezkuntzaren etorkizuna baitira. Hasieran, eskola jazarpenari buruzko gaietan prestatzen zituen planak, eta gero ‘Zoriontasunaren enbaxadore’en taldean integratzen ziren.

Talde horren egitekoa zen Espainiako ikastetxeetara joatea, irakasle-taldeak prestatzeko. Ikastetxe horietan, jardunaldiak egingo lirateke, hiru eguneko iraupena izango eta haur eta irakasleentzako jarduerak izango lituzketenak. Hala, ‘Atsedenaldi zoriontsuak” dituzten ikastetxeen sareko kide izango lirateke. Martín Besnék Impact Hub Madrid-en laguntza izango du bere proiektua garatzeko, sei hilabeteko iraupena duen beka bati esker, eta hala banan-banako aholkularitzetan eta Bridge for Billions “online” inkubagailuarekin ekintzailetza programa batean parte hartu ahalko du. Hezkuntza Publizitateko lehen jaialdian 117 hautagaitzak parte hartu dute, eta hogeita hamar estatuatxotatik urrezko bi hontz eta zilarrezko hiru hontz banatu dira. Educafestival “Be a dreamer” Group-en –Caixaforum-ek eta Botín Fundazioak Talentu Gaztea Sarian sustatua–, ekimen bat da, hezkuntza komunikazioko praktika hoberenak saritzea xede duena.

Lehiaketa horrek hezkuntza arloko agentzien eta marken nazioarteko topaketaren erreferente izan nahi du. Joan den urtean, Martín Besné Ikasle talentudunen lehiaketaren bigarren edizioaren irabazlea izan zen. InfinitC marketin foroak antolatu zuen lehiaketa, marketin, publizitate, komunikazio eta babesletzan interesa duten unibertsitateko ikasleen laneratzea sustatzeko. Gazte nafarrak 2.000 euroko saria lortu zuen Rio de Janeiroko Joku Olinpikoetarako Coca-Colaren marketin plan bat diseinatzeagatik eta finalera iritsi ziren eta enpresentzat kanpainak aurkeztu zituzten beste bost ikasleren aurretik geratu zen. Martín Besnék hil honetan defendatuko du gradu amaierako bere lana NUPen titulua lortzeko, eta praktikak egiten ari da Coca-Cola European Partners-en Komunikazio eta Erantzun Korporatiboko Sailean Madrilen.

Herramientas de Contenido

Más sobre Navarra

ir a Navarra »