Laida Elizegi zaldibiarra lehenengoa izan da Tolosaldeko T2T proban

2017(e)ko ekainaren 20a, asteartea - 10:55etan eguneratua

ZALDIBIA – Igandean, beroa nagusi zela jokatu zen Tolosaldeako Hiru Tontorrak lasterketa, eta lehenengoz Tolosaldeako bi tontorrak (T2T) proba ere bai. Bertan, Laida Elizegi zaldibiarra irabazlea izan da eta Itziar Andueza beasaindarra, berriz, hirugarrena. Bi tontorren lasterketak 24,5 kilometro eta 1.600 metroko desnibel positiboa ditu eta Uzturre eta Erroizpe mendiak igotzen ditu. – M.A.