Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Udako igerileku inguruko trafikoak, antolaketa berria

Oiartzungo Udalak egun eguzkitsuetan Pikabeneko biribilgunetik hilerrira doan bidea autoentzat itxiko du

2017(e)ko ekainaren 20a, asteartea - 06:02etan eguneratua

Oiartzun- Oiartzungo udako igerilekuaren inguruan sortzen diren trafiko arazoak direla eta, antolaketa berria jarriko da martxan uda honetan, igerilekura joateko egun aproposa dagoenetan.

Pikabeneko biribilgunetik hilerrira ezingo da autoz pasa, Goizueta kale parean bidea itxiko baita. Igerilekuko aparkalekura heltzeko bidea Sibeluts kaletik izango da, alegia, Haurtzaro Ikastolatik hilerrira doan bidetik.

Honela, hilerritik Goizueta kalera bitarteko bide zatia norabide bakarrekoa izango da eta zirkulaziorako errail bakarra izango du.

Aparkatzeko, hilerriko aparkalekua eta igerileku gainekoaz gain, Sibeluts kaleko bigarren erraila erabiliko da. Honela, besteak beste, espaloiak oinezkoentzako libre geratuko dira.

Inguru horretan xanistebanetan eta azaroaren 1ean egiten den trafiko antolaketa izango da, beraz, udako egun eguzkitsuetan. - A.M.

Herramientas de Contenido

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »