Zedroaren altuera eta adina asmatzeko porra antolatu dute

2017(e)ko ekainaren 20a, asteartea - 12:24etan eguneratua

ARETXABALETA– Felix Iñurrategi lorategian dagoen atlantiar zedroaren altuera eta adina asmatzeko porra antolatu dute Aretxabaletan. Parte hartzeko euro bat ordaindu beharko da Arkupen uztailaren 7a baino lehen. Irabazlea bi baloretan gehien hurbiltzen dena izango da: lehenengoarentzat ehun euroko bonoa emango dute Aretxarteko dendetan gastatzeko, eta bigarrenarentzat bertako produktuen lote bat. Adin txikiko irabazleak, berriz (ez dute ordainduko), Magia asteko bonoa eskuratuko du. Jasotako dirua Saharako eskoletarako materiala erosteko erabiliko da. – A.D.

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »

Últimas Noticias Multimedia