Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Ikasturte amaierako emanaldia eskainiko du Txintxarri Txikik

2017(e)ko ekainaren 21a, asteazkena - 11:42etan eguneratua

ALEGIA – Alegiako Txintxarri Txiki abesbatzak ikasturte amaierako emanaldia eskainiko du bihar herriko Elizpe zine aretoan, 19.00etan. Bederatzi abesti eskainiko dituzte Garbiñe Orbegozoren zuzendaritzapean eta Mariaje Rekondok pianoarekin lagunduta. Ostiralean, berriz, San Joan bezperako ekitaldian parte hartuko du Txintxarri abesbatzak. 21.45ean Pedro Joxe Iguain alegiarrak konposatutako Salve Regina abestuko du Joan santuaren izena daraman elizan. Ondoren, 21.00ak aldera, entzun ahal izango da Bordon Dantzaren zortziko ezaguna. – M.S.S.

Herramientas de Contenido