Astelehenean hasiko dira Ordiziako Rugby elkartearen udalekuak

2017(e)ko ekainaren 22a, osteguna - 11:48etan eguneratua

ORDIZIA – Datorren astelehenean, hasiko da Ordizia Rugby Elkarteak antolatutako errugbi udalekua. Kirola, jolasak, igerilekua eta txangoak izango dituzte gaztetxoek egunero, astelehenetik ostiralera, goizeko ordutegian, 9.00etatik 12.00etara. Lau asteko iraupena du, baina aste beteko egonaldiak ere egin daitezke. Oraindik lekua dago eta interesatuek mezu bat idatzi dezakete udarugby@gmail.com helbidera informazioa eskatzeko edo izena emateko. Zortzi eta hamabi urte bitarteko neska eta mutikoei dago zuzenduta, ez da beharrezko jokalaria edo klubekoa izatea eta OREko jokalariak ariko dira begirale lanetan. – M.A. 

Últimas Noticias Multimedia