Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

‘Arraroa’ bildumak irabazi du 2017ko Etxepare saria

Ainara Azpiazu eta Paula Estévez Del Diegok sortutako bilduma 26 lanen artean nagusitu da

Miren Mindegia Utzitakoa - Viernes, 23 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:02h

Paula Estévez Del Diego eta Ainara Azpiaz ‘Axpi’, atzo, saria jasotzen.

Paula Estévez Del Diego eta Ainara Azpiaz ‘Axpi’, atzo, saria jasotzen.

Galería Noticia

  • Paula Estévez Del Diego eta Ainara Azpiaz ‘Axpi’, atzo, saria jasotzen.

iruñea- “Arraroa dena berezi bilakatu daiteke”. Hala izan da, Ainara Azpiazu Axpi eta Paula Estevez del Diego egileek sortutako Arraroa aurtengo Etxepare haur bilduma lehiaketan nagusitu den lanaren kasua, Axpiren hitzetan. Bertan, Axpik idatzitako testuak eta Estevez del Diegok egindako ilustrazioek, leihotik begiratzen duen haur baten ikuspegia azaltzen dute: leihopetik, izan ere, gaur egungo gizartea islatu dezaketen hainbat pertsonaia eta egoera igarotzen ikusiko ditu haurrak. “Norberaren ikuspuntuak egiten du bilakatzen du arraro zerbait edo norbait”, zehaztu zuen atzo ilustratzaileak, Atarrabiako Udalean ospatutako sari banaketan.

Nafarroako hainbat toki-entitateetako euskara zerbitzuek, Pamiela argitaletxearen laguntzarekin antolatzen duten sariketa indartsuago dago urtetik-urtera. Aurten, 26 lan aurkeztu dira denetara eta epaimahaikideek, Yolanda Arrieta idazlea, Asun Agiriano album ilustratuan adituak eta Maite Gurrutxaga ilustratzaileak, bildutako lanen kalitatea nabarmendu zuten atzo: “Estereotipoak albora-tzeko proposamen umoretsua eskaintzen digu eta, aldi berean, irakurleoi gogeta egiteko aukera helarazten”.

Nagusitu den bildumaren izenburua ezaugarri nagusi izan du prozesu guztiak, Axpik atzo azaldu bezala. Izan ere, egile hernaniarrak ilustrazio lanak argitaratu izan ditu gaur egun arte eta Arraroa, bere lehenengo testua da.

Ilustratzaile eta idazlearen artean mantendutako elkarrizketak oinarrizkoak izan dira. “Egileek modu bikainean elkartu dituzte hitza eta irudia”, adierazi zuten epaimahaikideek. “Testuaren bidez egoerak aurkeztu ahala, irudien bidez egoera horiek bizia hartzen dute, umorea lagun eta detaileei arreta jarrita. Hizkuntza biek originaldtasuna, indarra eta askatasuna erakusten dute”.

Halaber, Arraroa “lan ausarta eta grafikoki interesgarria” dela ere nabarmendu zuten. “Album ilustratuaren definizioari trebeki heltzen dio, testua irudiaren bidez osatzen delarik, eta baita alderantziz ere”.

Literatura sari esanguratsu baten hutsunea betetzeko helburuarekin sortutako sariketak 2004ean hasi zuen bere ibilbidea, Nafarroako hainbat toki entitateetako Euskara Zerbitzuen eskutik. 2006tik aurrera Etxepare haurrentzako bildumak sortzeko beka bihurtu zen, izan ere, alor honetan itzulpen lanak nagusitzen zirela nabarmena zen, jatorrizko ekoizpenen gainetik. 2009tik aitzinera, beka izateari utzi eta sariketaren formatua berreskuratu zen.

Agoizko Udala, Barañaingo Udala, Baztango Udala, Berriobeitiko Udala, Berriozarko Udala, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Burlatako Udala, Esteribarko Udala, Garesko Udala, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea, Lizarrako Udala, Malerrekako Mankomunitatea, Sakanako Mankomunitatea, Uharteko Udala, Zaraitzu eta Erronkariko Batzorde Nagusiak eta Zizur Nagusiko Udalaren Kultur Patronatua dira lehiaketaren antolatzaileak.

Herramientas de Contenido