Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

KONTZERTUA

Ia 240 interpretatzailek Verdiren 'Requiem' Baluarten eskainiko dute igandean

Sarrerak 20 eta 15 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan, www.baluarte.com web gunean eta 902 15 00 25 telefonoan.

Baluarte - Viernes, 23 de Junio de 2017 - Actualizado a las 19:59h

Giuseppe Verdi musikagile italiarraren Réquiem obra entzutetsua Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Iruñeko Orfeoiak Pau-País del Bearn orkestra eta abesbatzarekin (OPPB) elkarrekin gurean eskainiko dute igandean, arratsaldeko 20.00etan.

Giuseppe Verdi musikagile italiarraren Réquiem obra entzutetsua Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Iruñeko Orfeoiak Pau-País del Bearn orkestra eta abesbatzarekin (OPPB) elkarrekin gurean eskainiko dute igandean, arratsaldeko 20.00etan. (Baluarte)

Galería Noticia

  • Giuseppe Verdi musikagile italiarraren Réquiem obra entzutetsua Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Iruñeko Orfeoiak Pau-País del Bearn orkestra eta abesbatzarekin (OPPB) elkarrekin gurean eskainiko dute igandean, arratsaldeko 20.00etan.

Giuseppe Verdi musikagile italiarraren Réquiem obra entzutetsua Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Iruñeko Orfeoiak Pau-País del Bearn orkestra eta abesbatzarekin (OPPB) elkarrekin gurean eskainiko dute igandean, arratsaldeko 20.00etan.

Emanaldian osotara 240 interpretatzaile arituko dira: orkestretako 105 musikari, koruetako 130 ahots, 4 bakarlari eta zuzendari musikala. Hitzordu musikala Iruñeko Baluarte eta Paueko Palais Beaumont biltzar-jauregiek 2014-2020ko Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Eragilearen (POCTEFA) ACADEMICE izeneko proiektuaren baitan dago;hori dela eta, Baluarten entzun ahalko den kontzertua bi egun lehenago, ekainak 23an, Paueko Zenith aretoan eskainiko dute, OPPBren denboraldiaren barnean. Bi emanaldiak OPPBko zuzendari titular Fayçal Karoui-k zuzenduko ditu, eta bietan Parisko Operako Elisabeth Moussous (sopranoa), Aude Extrémo (mezzosopranoa), Jean-François Marras (tenorea) eta Mateusz Hoedt (baxua) bakarlariek parte hartuko dute, azken horiekin OPPBk lankidetza estua baitu.

Sarrerak 20 eta 15 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan, www.baluarte.com web gunean eta 902 15 00 25 telefonoan.

Herramientas de Contenido