Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

San Juan bezperan hainbat ekitaldi Lesakan

Merkatuko afariko kideak arduratuko dira Euskara Batzordearen plazako sua pizteaz

Viernes, 23 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:02h

Sanferminetako entsaioa su inguruan eginen dute aurten ere dantzariek.

Sanferminetako entsaioa su inguruan eginen dute aurten ere dantzariek. (A.A.A)

Galería Noticia

  • Sanferminetako entsaioa su inguruan eginen dute aurten ere dantzariek.

lesaka- Ohiturari eutsiz, Lesakako Euskara Batzordeak hainbat ekitaldi prestatu ditu San Juan bezperarako, aurtengoan, Sua, ura, euskaragoiburupean. Gaur arratsaldean musika, bertsoak, dan-tza, adierazpenaren irakurketa eta herri-afaria izanen dituzte.

Gaur, 19.00etan Hor dun koxka taldea eta Herriko neskak ariko dira kantari. 20.30ean ekitaldia izanen da plazan: Lesakako Euskara Batzordearen adierazpena irakurriko da, ondotik Hor dun koxkaTaldeak eta herriko neskek Biziberrituz euskarakantatuko dute. Bortzirietako Bertso Eskolaren saioaren ondotik, sua piztuko dute Merkatuko afariko kideek. Hain zuzen, Lesakan mendeetan zehar merkatu eguna egiten zen hamabortzetik, ortzegunean;adin bat dutena oroituko dira oraindik ere;izan ere, urte batzuk badira desagertu zela ohitura hori, baina ez hainbertze. Merkatuko salerosketa kontua desagertuagatik, eguneko ospakizun guztiak ez dirahorrekin batera galdu: lagun talde bat egun horretako oroitzapenari kontu nahian hamabortzetikelkartzen da mahai baten inguruan eta mahai bueltanberendu afaria egiten segitzen dute, garai batean bezala: mahai bueltan, deskantsu ederrean, elkarri begiratuz solasean (inongo tresna arrotzek traba egin gabe), kontu kontari eta bertso zaharrak eta berriak abestuz.

Gero, ezpata-dantzari taldeko neska-mutilek beraien saioa eskainiko dute eta 21.00etan herri-afaria eginen da. Norberak bere edaria eraman beharko du eta Euskara Batzordearen kontu izanen dira mahaiak eta aulkiak. Plazan bertan edariak eta bokatak izanen dira. Afariaren ondotik zozketa mundiala eginen dela iragarri dute. 22.00etan dantzaldia izanen da Oharkabe taldearekin.

Lesakako Euskara Batzordeak bi su piztuko ditu plaza inguruan (handia eta ttikia) eta horietaz bakarrik arduratuko da. Euskara Batzordea ez ditu bere gain hartuko berak piztu ez dituen suen ardurarik, ez eta horiek sor ditzaketeen ondorioak ere. - A.A.A.

Herramientas de Contenido