Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Musikaz blai!

MUSIKA EKINTZEN bidez, IKASLEEN GAITASUN ARTISTIKOA GARATZEN eta FAMILIEN PARTE HARTZEA BULTZATZEn saiatzen GARA

Testua eta argazkia Joakin Lizarraga Ikastetxe Publikoa - Sábado, 24 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:02h

Joakin Lizarraga eta Mendigoiti ikastetxeetako txistulari txikien alardea.

Joakin Lizarraga eta Mendigoiti ikastetxeetako txistulari txikien alardea.

Galería Noticia

  • Joakin Lizarraga eta Mendigoiti ikastetxeetako txistulari txikien alardea.

etxeko berriak

Joakin Lizarraga Ikastetxean ikaslea da bere ikaskuntza prozesuaren protagonista;ikaslea da modu aktibo batez bere ezagutzak eraikitzen eta gaitasunak garatzen doana. Gaitasun horien artean, gaitasun artistikoak garrantzi berezia hartzen du gurean. Eta ikasturtean zehar, musika irakaslearen gidaritzapean, proiektu desberdinak aurrera eraman ditugu. Ekintza hauek, musika saioetan landutakoa gainontzeko ikasleekin, irakasleekin, familiekin eta herriarekin partekatzeko aukera paregabea bihurtzen dira. Ikasturte hasieran, Baluarten burututako Iruñean Kantuan IV emanaldian parte hartu genuen Mendigoiti I.P.-ko ikasleekin batera. Olentzero egunean ere, Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek jaialdi polita eskaini zuten.

Urte berriarekin batera, musika herriko kaleetara atera genuen. Urtarrilean, danbor hotsak entzun ziren Sarrigurengo hainbat lekutan: danborradaren txanda izan zen! Otsailean, Agate Deunari eskainitako koplak kantatu genituen ikastetxeko ikasle eta irakasle guztiek. Eta inauterietarako, maila bakoitzak bere mozorroarekin zerikusia duen euskal-dantza bat prestatu eta eskaini zuen. Bigarren hiruhilekoa giro ezin hobean bukatzeko, apirilaren 12an Sarriguren Kantuz ospatu genuen, herriko hiru gunetan familiekin batera euskal kantak kantatuz. Udaletxera iritsitakoan, bertako hain bat langile eta alkatea bera ere gurekin batera abestera jaitsi ziren. Aurreko egunetan ikastetxeko familiek euren seme-alabekin musika saio bat partekatzeko eta bertan Sarriguren Kantuzeko kantuak praktikatzeko aukera izan zuten. Esperientzia benetan arrakastatsua izan zen. Ekainaren 16an berriz, ikasturte osoan zehar landutakoari merezi duen bukaera emateko gure VII. Musika Kontzertua ospatu genuen. Aurten, lehen aldiz, eskolako patioan bertan egin zen. Lehen Hezkuntzako ikasleek ikasturtean zehar landutako kantak abestu edota txirulaz zein poxpolinaz interpretatu zituzten. Guztira 19 kanta izan ziren, eta irakasleriak ere urtero bezala sorpresatxo bat eskaini zuen. Ikasle, irakasle zein familiek asko disfrutatzen dugun kontzertu zirraragarria izan ohi da.

Eta aurtengo berrikuntza, Txistularien Alarde Txikia izan da. Joakin Lizarraga eta Mendigoiti Ikastetxe Publikoetako Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako ikasleek bertan parte hartu dute Iruñerriko musika eskoletako ikasleekin batera, Iruñeko Txistulari Alardeak gonbidatuta.

Herramientas de Contenido