Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

2017ko, ekainaren 26a

Baluartek bi komedia hartuko ditu Sanferminetan

Lunes, 26 de Junio de 2017 - Actualizado a las 21:00h

Aurtengo Sanferminetan berriz ere Baluartek ateak zabalduko ditu. Azken urteotan bezalaxe, Areto Nagusian bi antzerki ikusteko aukera egongo da. Zehazki, uztailaren 10ean eta 11an, Carlos Sobera, Marta Hazas eta Javier Veiga, azken honek idatzitako eta zuzendutako 5 y… ¡Acción! endredozko komedia klasikoarekin helduko dira. Glamourrez jositako vaudeville honen atzean zinearen, telebistaren eta 'arrakasta' edozein preziotan lortzeko gogo biziaren inguruko satira garratza ezkutatzen da;zapuztutako ametsez, maitasun desengainuez eta desamodio iruzurrez hitz egiten du komedia honek. Egun bat beranduago, uztailaren 12an, Héroes komedia barregarri eta hunkigarria izango dugu gurean. 2006ko Laurence Olivier Sarietan Komedia Berria hoberenaren aipamena jaso zuen obra honek Luis Varela, Iñaki Miramón eta Juan Gea izango ditu oholtza gainean. Protagonistak Lehen Mundu Gerrateko hiru beterano dira, azken egunak ospitale militar batean ematen dutenak, aspaldi ahaztutako kanpaina militarrei buruz eztabaida liskartsuetan, Sor Madeleine kritikatzen eta bizitzari buruzko hausnarketak egiten.

5 y… ¡Acción! antzerkirako sarrerak 28 eurotan eta Héroes lanerako sarrerak 24 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko webgunean (www.baluarte.com), txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan. Gainera, Baluartek Sanferminetako pack berezia jarri du salgai: antzerkia + suak, 37 eurotan (soilik leihatilan).

Herramientas de Contenido