Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Osasun Departamentuak alkoholaren arrisku-kontsumoaren normalizazioari buruzko gogoeta proposatu du sentsibilizazio-kanpaina batekin

Lunes, 26 de Junio de 2017 - Actualizado a las 21:06h

Osasun Departamentuak beste kanpaina bat jarri du abian "Ohi dena edatea gehiegi izan daiteke. Ezagutzen dituzu zure mugak?" goiburupean. Horrela, herritarrei, helduei nahiz gazteei, alkoholaren arrisku-kontsumoaren normalizazio sozialari eta haren murrizketari buruzko gogoeta egitea proposatzen zaie.

Osasun Departamentuko kontseilari Fernando Domínguezek ekimen hori aurkeztu du gaur, drogen legezko kontrako trafikoaren eta behar ez bezalako erabileraren aurkako borrokaren Nazioarteko Egunean. Berarekin batera egon dira Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaile María José Pérez, eta ISPLNko Osasunaren Sustapen eta Osasun ataleko burua Margarita Echauri. Dominguezek hauxe nabarmendu du: "gehiegi edaten duten pertsonen % 76k alkohol kantitate normala edaten dutela uste dute".

Ekintza honek helburu bikoitza du, bai gizarte arloan bai arlo pertsonalean. Batetik, arriskuko alkohol-kontsumoaren ondorioen aurrean sentikor agertzea, kontsumo honen aurrean dagoen gizarte-tolerantzia murriztea eta familiak, helduek eta gizarteak oro har helduen eta adingabeen osasunaren prebentzioan eta sustapenean izan dezaketen eginkizunari buruzko eztabaida sozial bat egitea. Bestetik, osasunerako arrisku-kontsumoak ezagutzea, mugak jartzea eta horiek kontrolatzeko eta osasuna hobetzeko ekimenak egitea, familia eta lan inguru osasungarri eta arduratsuak garatzeko.

Kanpaina Drogen Foru Planak familia-esparruan, hezkuntza sanitario eta komunitarioan egiten dituen ekintzen barruan garatzen da, sei hilabeteko iraupena izango du Nafarroako zenbait herritan eta jarduera batzuk barne hartzen ditu: 45.000 liburuxka (35.000 gaztelaniaz eta 10.000 euskaraz) eta 1.100 kartel elebidun argitaratzea eta banatzea zenbait esparrutan (osasun-zentroak, ospitaleak, oinarrizko gizarte-zerbitzuak, igerilekuak, kirol eta aisialdi esparruak, sozietate gastronomikoak…);irratiko iragarki laburrak;iragarkiak komunikabideetan;kartelak autobusetan eta markesinetan;eta www.beberlonormal.navarra.es / www.ohidenaedatea.nafarroa.eus webgunea sortzea kontsultetarako.

Alkohol-kontsumoaren egoera Nafarroan

Nafarroan normalizatu egin da alkohola egotea eta edatea, inoiz probatu dutenen % 97,6rekin, "Alkoholaren kontsumoa Inoiz bizitzan" adierazlearen arabera (ADINAK 2015 inkesta, 15 eta 64 urte arteko biztanleen artean). Hala ere, azken 30 urteetan edan duten pertsonen ehunekoa % 75,5 da, hau da, lautik batek ez du alkoholik edan azken hilean. Horrenbestez, biztanle guztiek ez dute alkohola edateko ohitura, ohiko portaea da.

Kontsumo jarraituen, eguneroko edo asteko kontsumoen egoerari dagokionez, zenbait azterlanen arabera beheranzko joera dago biztanleen ehunekoan, batez besteko eguneroko kontsumoa gehiegizkoa delako. Bestalde, kontsumo intentsiboak egiten dituztenen ehunekoa handitu da (alkohol kantitate handia denbora laburrean hartzea). Nafarroan, azken hilean, 15 eta 64 urte arteko biztanleen % 25,2k binge drinking edo bete arte edan dute;14,2 mozkortu da.

2014ko Europako Inkestaren arabera, aldizkako kontsumo intentsiboan alde handia ikusten da autonomia-erkidegoen artean: nabarmentzen dira Nafarroa eta Extremadura, aitortutako maiztasun handiarekin, % 17 baino gehiago, Estatu osoko % 9,1aren aldean. Kontrako muturrean Kantabria dago, % 5aren azpitik. Kontsumo intentsiboen igoera hori gazteen artean bereziki ematen da, eta gizonen eta emakumeen artean beheranzko joera da, talde gazteenetan dagoen emakumeen kontsumoarengatik.

"Ohi dena edateak" osasunerako arriskua ekartzen duenean: "Jarri mugak"

Alkohola substantzia psikoaktiborik hedatuena da 15 eta 64 urte arteko biztanleen artean, eta arriskurik txikiena duena da. Gure gizartean asko edaten da (ospakizunetarako, sozializatzeko, plazerez, ahazteko, tristura edo estresa murrizteko...), eta pertsonek kontsumoak ez duela kalterik egiten usteko joera dute. Hala ere, arrisku-kontsumoak, nahiz eta pertsona guztiengan ez izan, ondorio handiak izan ditzake osasunerako eta bizitzarako.