Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Merkatuko afariko kideek piztu dute aurten sua Lesakan

Balkoi loredunen lehiaketako sariak ere banatu zituen Zerbitzuen Elkarteak San Juan bezperan plazan

Aitor Arotzena - Martes, 27 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:02h

Merkatuko afariko kideek hamabortzero biltzeko ohiturari eusten diote oraindik.

Merkatuko afariko kideek hamabortzero biltzeko ohiturari eusten diote oraindik. (Aitor Arotzena)

Galería Noticia

  • Merkatuko afariko kideek hamabortzero biltzeko ohiturari eusten diote oraindik.
  • Ana Irastorza eta Fernanda Andueza.

lesaka- Ohiturari eutsiz, Lesakako Euskara Batzordeak hainbat ekitaldi prestatu zituen San Juan bezperarako, aurtengoan,Sua, ura, euskara goiburupean. Ekainaren 23an, ortzirale arratsaldean musika, bertsoak, dantza, adierazpenaren irakurketa eta herri-afaria izan zituzten. Gainera, erlijio kutsuko ospakizunek ere bat egin zuten Korpus Kristi egunaren ondoko ortziralean eta elizan ospatutako mezan Bandera dantzat zuen Peio Altzugarai zinegotziak eta txistularien laguntzarekin Herriko Etxera eraman ondotik, bertako balkoitik Erramutxi ohitura berritu zuten, diru-xoxak eta goxokiak botaz, udaletxe atarian zeuden neska-mutikoen gozamenerako.

Ortzirale arratsaldeko ospakizunak hasteko, herriko musikari eta abeslari gazteek osatzen duten Trikigiro taldea kantari aritu zen. Ondotik ekitaldia izan zen plazan. Lesakako Euskara Batzordearen izenean adierazpena irakurri zuen Txoltxan Txoperenak, ondotik Trikigiro taldeak Biziberrituz euskara kantatu zuten. Bortzirietako Bertso Eskolaren saioaren ondotik, sua piztu zuten Merkatuko afariko kideek. Joxe Mitxelena Pikukoborda arduratu zen plazako su handiena pizteaz, eta Tomas Rekondo su ttikiagoaz. Beraiekin batera, Patxi Ubiria Irunborda, Narciso Etxegarai, Pascual Mutuberria, Rufino Zubieta, Juan Irazoki Latasa, Jose Luis Portu, Rafael Eneterreaga, Candido Mutuberria eta Manuel Almandozek osatzen dute gaur egun Merkatuko afariko kideen taldea. Hain zuzen, Lesakan mendeetan zehar merkatu eguna egiten zen hamabortzetik, ortzegunean;adin bat dutenek oroituko dira oraindik ere;izan ere, urte batzuk badira desagertu zela ohitura hori, baina ez hainbertze. Merkatuko salerosketa kontua desagertuagatik, eguneko ospakizun guztiak ez dira horrekin batera galdu: lagun talde bat egun horretako oroitzapenari kontu nahian hamabortzetik elkartzen da mahai baten inguruan eta mahai bueltan berendu afaria egiten segitzen dute, garai batean bezala: mahai bueltan, deskantsu ederrean, elkarri begiratuz solasean (inongo tresna arrotzik gabe), kontu kontari eta bertso zaharrak eta berriak abestuz.

lehiaketaLesakako Zerbi- tzuen Elkarteak, Lesakako udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz laugarren urtez Balkoi loredunen lehiaketa antolatu du ekainean eta plazako ekialdia aprobetxatu zuten sari banaketa egiteko.

Lehenbiziko saria (200 euro), Fernanda Anduezak jaso zuen;bigarren saria, 150 euro, Maria Angeles Etxeparek (Laiene eta Iraia Mutuberria Sanjurjo bilobek jaso zuten) eta hirugarren saria (100 euro) Juan Ignacio Etxeparek. Zerbitzuen Elkarteko Ana Irastorza, Rakel Conde eta Mertxe Rekondoren eskutik jaso zituzten sariak. Gero, ezpata-dantzari taldeko neska-mutilek beraien saioa eskaini zuten, Sanferminetarako entsaio moduan eta gero herri-afaria egin zen plaza inguruan Gau magikoa borobiltzeko, dantzaldia izan zen Oharkabe taldearekin.

lehiaketa

Balkoi loredunak. Fernanda Anduezak lortu zuen 200 euroko lehen saria, Mª Angeles Etxeparek 150 euroko bigarrena eta Juan Ignacio Etxeparek 100 euroko hirugarrena.

esaldia

txoltxan txoperena “lagun talde honek egun horretako oroitzapena gordetzen du’ Euskara Batzordeko kidearen hitzak Merkatuko afariko lagunei.

Herramientas de Contenido