Oñatiko nekazaritza eskolari buruz hitz egingo du Pedro Berriochoak

A.D. - 2017(e)ko ekainaren 27a, asteartea - 09:22etan eguneratua

Oñati. Artixa elkartearen eskutik, Pedro Berriochoa urretxuarrak Oñatiko nekazaritza eskola (1851-1869) eta bere garaia delako hitzaldia eskainiko du bihar kultur etxean (19.00etan). Berriochoa Historian doktorea, Antropologian lizentziatua eta Nekazal Injineru teknikoa da. Adituak bi liburu idatzi ditu, Gipuzkoako nekazal sektoreari buruzkoa, eta Como un jardin izenburukoa. Oñatiko historiaren gainean zerbait gehiago jakiteko antolatu du Artixak ekitaldi hau. 

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »