Testu irakurketa eta olerki errezitaldia, bihar Antion

A.Z. - 2017(e)ko ekainaren 27a, asteartea - 09:13etan eguneratua

Zumarraga. Bihar, 19.00etan, Ilunabar Literarioa ekitaldia egingo dute Antio interpretazio zentroan. Aurtengo Ilunabar Literarioko ardatzetako bat 39 idazle nafar liburua izango da. Jose Angel Irigarai Pamiela argitaletxeko editoreak eta libururako testuak idatzi dituztenetako batzuk parte hartuko dute. Horretaz gain, herriko eta inguruko herrietako idazle eta sortzaileek beraien testuak irakurriko dituzte.