Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

NUP-EKO GRADUKO AZKEN IRAKASMAILETAKO 21 IKASLEK 113 IKASLE BERRIRI EMAN DIETE AHOLKU AURTENGO IKASTURTEAN

Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetzak diploma eman die Mentoretza Programako lehen edizioko parte-hartzaileei

NUP - Miércoles, 28 de Junio de 2017 - Actualizado a las 20:56h

Ikasle mentoreak, Cristina Bayona errektoreordearekin eta Roldán Jimeno Arloko zuzendariarekin, NUPen.

Ikasle mentoreak, Cristina Bayona errektoreordearekin eta Roldán Jimeno Arloko zuzendariarekin, NUPen. (NUP)

Galería Noticia

Ikasle mentoreak, Cristina Bayona errektoreordearekin eta Roldán Jimeno Arloko zuzendariarekin, NUPen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 21 ikaslek, graduko tituluetako azken irakasmailetakoek, informazioa eta orientabidea eman diete beren ikasketa bereko lehen irakasmailako 113 ikasleri gai akademiko eta administratiboei buruz. 2016-2017 ikasturtean, Mentoretza Programaren lehen edizioan parte hartu dute gazte horiek, Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetzak martxan jarritako ekimenean, hain zuzen. Mentoreen laguntza eskertzeko, diplomak eman dizkiete Cristina Bayona Sáez Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordeak eta Roldán Jimeno Aranguren errektoreordetza horretako Ikasleen Arloko zuzendariak.

Mentoreen lana ikasle berriei, mentore bakoitzak gehienez ere zazpi ikasle berriri, laguntzea da, eta irailetik martxora arte aritu dira zeregin horretan. Horretarako, laguntza eta prestakuntza eman diete Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetzak, beren Fakultate edo Ikastegiak, Unibertsitate Arretarako Unitateak eta Ikasleen Kontseiluak. Izan ere, ikasturtea hasi baino lehen, hiru prestakuntza-egun eduki zituzten, eta egun horietan Unibertsitateko arazoei konponbidea bilatzeko modua, Unibertsitateko ikasleentzako ikasketa-teknikak, ahozko komunikazioa, lana antolatzeko estrategiak, enpatia, motibazioa, ikuspegi positiboa eta antzeko gaiak jorratu zituzten. Urrian, graduko araudiari eta alderdi administratiboei buruzko lantegi batean hartu zuten parte.

Mentoreek unibertsitate zabalpeneko bi ECTS kreditu lortu dituzte, gehienez, eta konpromisoa hartu zuten, batetik, mentoretzan daukaten ikasle taldearekin hiru bilera egiteko udazkeneko seihilekoan, eta beste bi udaberrikoan, eta, bestetik, ikasleengan independentzia eta unibertsitate-autonomia bultzatzeko, lan- eta ikasketa-ohitura eraginkorrak gara ditzaten. Amaieran, mentoretzapean dauzkaten ikasleek ebaluatu dituzte.

MENTORE DIREN IKASLEEN ZERRENDA

Hauek dira parte hartu duten duten ikasle mentoreak, alfabetoaren hurrenkeran: Joffre Alcívar Riera (Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritza), María Ángeles Azparren Arteaga (Irakasletza, Lehen Hezkuntza), Daniel Cerdán Vélez (Informatika Ingeniaritza), Javier Chocarro Álvarez (Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritza), Álvaro Díaz Sorell (Lan Harremanak eta Giza Baliabideak), David Elizondo Martínez (Industria Teknologien Ingeniaritza), Tamara Enciso López (Ekonomia), Leticia Fernández Martínez (Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza), Sandra González Cubilla (Industria Teknologien Ingeniaritza), Anne Lanz Ayerza (Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza), Sara Las Heras Echarte (Zuzenbidea), Leyre Lecumberri Alzueta (Erizaintza), Paula López Jiménez (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza), Inés Matellanes Muruzábal (Gizarte Lana), Xiomara Méndez Bernal (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza), Joselin Naranjo Armijos (Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza), Cristina Soto Sánchez (Zuzenbidea), Pablo Urdánoz Pérez (Informatika Ingeniaritza), Julen Urízar Compains (Irakasletza, Lehen Hezkuntza), Karen Valencia Navascués (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza) eta Leire Vigor Olmos (Ingeniaritza Mekanikoa).