Izaro Andres Zelaieta musikaria

“Abestiak interpretatzen ditugun bakoitzean zerbait berria agertzen da eta hori zuzeneko emanaldietan antzeman daiteke”

Izaro musikari mallabiarraren kontzertuarekin emango zaio itxiera Kantu eta Hitza formatu txikiko kontzertuen zikloari, gaur, 20.30ean, Iruñeko Erraldoien Txokoan

iruñea - Hasteko, eta oraindik ezagutzen ez dizutenentzat, nor da Izaro? - Jueves, 29 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:02h

Izaro Andres Zelaieta.

Izaro Andres Zelaieta. (UTZITAKOA)

Galería Noticia

Izaro Andres Zelaieta.

-Ezagutzen ez nautenentzat, Donostian bizi den pertsona arrunt bat. Akaso, nire musika entzutean ezagutuko nahiko dutena.

Bakarlari bezala hasi zenuen zure ibilbidea, baina musikari taldearekin aritu zara Om izeneko diskoa osatzea erabaki zenuenetik, ezta? Nola sortu zen taldea eta zer moduz eman da elkarren arteko konexioa?

-Bakarlaritzat daukat nire burua, hala ere. Jada familia ditudan musikariz inguratua, zeintzuk urte luzez nire ondoan mantendu nahi ditudan eta ahal dudan guztia egingo dudan hori posible izateko. Euri nahikotxo egin du ordutik. Zaila egiten zait beraiek gabeko bizitza oroitzea, pentsa.

Om, lehenengoa izanagatik ere oso abesti landuak eskaintzen dizkigun diskoa da, zaindutako lana dela nabarmena da. Nolakoa izan da sorkuntza prozesua?

-Puf... Hainbeste gauza pasatu dira sorkuntza prozesutik! Uste dut inongo asmorik gabekoa izan zela sorkun-tza prozesua, diskoa imajinatu ere egin gabe idatzi nituen kantak, momentu hartan hori behar nuelako.

Dagoeneko egin du bere ibilbidea lan honek eta ez dira gutxi izan han eta hemen eskaini dituzuen kon-tzertuak. Nola bizitzen ari zarete esperientzia hau?

-Oso erantzun ona izaten ari gara! Jendea gogotsu dator kontzertuetara, oso adi dago nire sare sozialetara, disko asko saldu ditugu, oso publiko jatorra hurbiltzen zaigu eta oso ezberdina beraien artean. Adin, janzkera, genero, etab. guztietakoa. Hori da gehien gustatzen zaidana, denetarik musika bera entzutera. Ohorea da niretzat eszenatokitik panorama hori ikustea.

Abestiak, sortzen diren momentutik aurrera egin ahala hontzen, heldutzen direla esan ohi da maiz. Hala gertatu da Om-eko kantekin ere?

-Guztiz ados. Bai. Interpretatzen ditugun bakoitzean zerbait berria ager-tzen da eta aldaketa hori zuzeneko emanaldietan antzeman daitekeela uste dut.

Abesti hauei “intimista” etiketa zin-tzilikatu diete hasieratik. Nola bizi izan duzu biluzte hori, alde batetik, sorkuntza prozesuan eta, ondoren, lana plazaratu denean?

-Sortzen oso natural, nigandik nire-tzako. Musikariekin batera janzten hasieran pixka bat arrotzago, baina oso ondo ulertu naute eta asko errespetatzen dute nire lana. Eta plazara-tzea plazer bat izan da, oro har. “Haters gonna hate” diote, baina lover gehiago eta hobeak ditut. Zoragarria dabil izaten publikora heltzea.

Abesti intimistak -edo intimoak-egiten direnean, zein paper joka-tzen du zintzotasunak? Norberekiko zintzoa izatea ezinbesteko jarrera izan dela esango zenuke 13 kanta hauek konposatzerakoan?

-Ezinbestekoa? Ez dakit. Artea zin-tzoa da norberarekiko. Nire kasuan, lehen disko honetan guztiz zintzoa izan naiz nire bizipenekiko. Baina askotan arteak gidatzen gaitu gu eta ez guk gure artea. Kasu honetan zin-tzotasuna oso presente dago.

Ostegunekoa ez da Iruñean eskainiko duzuen lehenengo kontzertua, lehendik ere egonak zarete bertan. Zer nolako aldartearekin zatozte Kantu eta Hitzako eszenatokira?

-Egonak gara bai, birritan. Behin Berri Txarraken aurretik eta beste behin ni bakarrik. Bakarrik jo nuenean jendea tabernako leiho kanpoetatik gelditu zen begira barruan ez zirelako kabitzen. 2 gradu inguruan zebilen tenperatura! Oso pozik nago banda osoarekin kontzertu oso bat emango dugulako.

las claves

hurbiletik

‘Om’. Izarok 2014ean ekin zion bere ibilbide musikalari. 2016tik, Iker Lauroba, Oriol Flores eta Ane Bastida ditu taldekide, eta beraiekin plazaratu du ‘Om’ izeneko lehenengo lana.

Gaur, 20.30ean, Erraldoien Txokoan. Iruñeko Udalak antola-tzen duen ‘Kantu eta Hitza’ zikloari itxiera emango dio.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »