Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Lourdes Imaz antzerki idazle eta zuzendaria

“Gure historia kontatu beharra dago eta antzerki hau gure iragana zein izan den ohartarazteko modu bat da”

‘Iragana, lahar eta larrosa’ herri antzerkia ikusgai egongo da larunbatean, Idiazabalen. Haren sortzaile eta zuzendaria da Lourdes Imaz segurarra

M. Aranburu - Jueves, 29 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Lourdes Imaz.

Lourdes Imaz. (M. Aranburu)

Galería Noticia

  • Lourdes Imaz.

Segura- Txikitatik gustuko izan du Lourdes Imaz segurarrak antzerkigintza, baina jubilatu ondoren heldu dio gogor lanari. Ez dira aspaldiko kontuak eta Iragana, lahar eta larrosa antzerkien sortzaile eta zuzendaria da.

Noiztik datorkizu antzerkigintzarekiko afizioa?

-Umetatik antzerkia egin izan dut. Irakaskuntzan lan egin dut urte askoan eta aukera izan dut horretan aritzeko. Eusko Jaurlaritzak ateratako liburuxka batzuk genituen baina beti egokitu egin behar izaten nituen. Horrela, jubilatu aurretik Seguraren sorreraren inguruan an-tzerki bat egin genuen herrian eta talde bat sortu zen. Lehenengo an-tzezlana egin ostean pentsatu genuen ea zergatik ez genuen beste bat egiten.

Bi antzerki sortu dituzu. Zertaz doa bakoitza?

-Ez dira aspaldiko kontuak izan zen lehena eta bertan Frankismo garaia eta ondorena nola bizi zen konta-tzen dugu. Garai hura bizi izan zutenak oraindik badaude, eta senak esaten zidan horretaz hitz egin beharra neukala. Bigarrena Iragana, lahar eta larrosa da, duela gutxi estreinatu berria. Iaz Gure Esku Dago ekimenak ekitaldia egin zuen Araman, 85 urte zirelako autodeterminazioa aldarrikatzen zuen mozioa onartu zela. Ekitaldian bertan okurritu zi-tzaigun zerbait interesgarria izan zitekeela.

Duela gutxi ‘Iragana, lahar eta larrosa’ antzerkia aurkeztu zenuten Seguran. Zer aurkituko du ikusleak bertan?

-1923 eta 1937 bitartean Euskal Herrian bizi izan ziren garaiak ager-tzen dira. Primo de Riveraren diktadura egon zeneko garaietatik Gerra Zibilaren hasierara eramaten gaitu antzezlanak. Hori antzezteko 9 eta 70 urte arteko 15 segurarrek interpretatzen dute Goierriko herri batean kokatutako bi familiaren bizimodua. Lanak hiru zati nagusi ditu. Primo de Riveraren garaia da lehenengoa, orduko ohitura eta bizimodua zeintzuk ziren, industrializazioaren etorrera... bigarrenean Espainiako Bigarren Errepublikaren aldarrikapena ikusteko aukera izango da. Poza, ilusioa eta itxaropena ziren nagusi garai hartan. Azkenik, Frankismoaren etorrerari egingo diogu erreferentzia, nola 1936ean guztia zapuztu zen.

Larunbatean Idiazabalen izango zarete. Ondoren zein herritara joango zarete?

-Goierrin egingo dugun azken emanaldia izango da Idiazabalgoa. Ondoren, Getxo, Elorrio eta Tolosara joango gara, besteak beste. Beraz, interesa duenak aukera polita izango du larunbatean.

Herriko antzerki taldea zarete.

-Bai, inor ez da profesionala. Baina historia kontatu beharra dago eta antzerkiarekin iritsi egiten da mezua. Nik uste gure iragana zein den ohartarazteko modu bat dela antzerki hau. Proiekzioak ere erabiltzen ditugu, finean, ikuslea testuinguruan jartzeko;bestela, nahiko zaila da guztia ondo ulertzea. Ordu asko eskaintzen dizkiogu eta lan handia du, baina ondoren, jendea hurbildu eta esker ona ematen digutenean hartzen dugun poza ere izugarria da. Idazterako orduan, esaterako, asko dokumentatu naiz bi lanetan.

Beste proiekturik baduzu?

-Orain azken lanarekin gaude buru-belarri eta oraingoz ez dut buruan beste lanik, baina ikusiko da.

Mendi bat. Aizkorri.

Hondartza bat. Mendia gustokogo dut, baina Getaria edo Zumaiakoa aukeratuko nituzke.

Festa edo ekitaldi bat. Euskal adierazpena dagoen edozein ekitaldirekin gelditzen naiz: dantza, festa, poesia, bertso...

Pasaia bat. Udazkenak asko pentsarazten nau, eta udaberriak, berriz, alaitasuna eta bizia transmititzen dizkit.

Zure txoko gustukoena. Nire etxe atzea. Bertan dagoen sahastia, baratzea... asko gustatzen zaidan lekua da.


Herramientas de Contenido