Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Espainiako Zine Akademiak 'Zine Akademia Sarean' proiektua astelehenean aurkeztuko du Baluarten

Baluarte - Viernes, 30 de Junio de 2017 - Actualizado a las 20:50h

Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak Zine Akademia Sarean programa Baluarteko Gola Aretoan aurkeztuko du astelehenean

Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak Zine Akademia Sarean programa Baluarteko Gola Aretoan aurkeztuko du astelehenean

Galería Noticia

  • Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak Zine Akademia Sarean programa Baluarteko Gola Aretoan aurkeztuko du astelehenean

Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak Zine Akademia Sarean programa Baluarteko Gola Aretoan aurkeztuko du astelehenean, eguerdiko 12.00etan. Zine Akademia Sarean programaren helburua da erakundea kultura-nodoen sarean antolatzea bere ekintzak espainiar geografiatik ezagutzera emateko. Zine Akademiak lan egiteko eta bere jardueren berri emateko modu berri bat ezarri du;erakundeaaren sasoi berri honen baitan dagoen Zine Akademia Sarean programak Akademiaren agerpena eta erakundearen hainbat proiektu Espainiako hiri ezberdinetara gerturatu nahi ditu, bertako ikus-entzunezko kolektiboentzat eta Akademiako kideentzat interesgarria suerta daitezkeenean. Kontaktu zuzen honi esker sektoreko profesionalen beharrak eta ikuspuntuak ezagutu ahal izango ditu Zine Akademiak.

Zine Akademia Sarean programaren aurkezpenean arituko dira: Joan Álvarez, Zine Akademiako zuzendari nagusia;Julia Juániz, muntatzailea eta Zine Akademiako zuzendaritza-batzordeko kidea;eta Puy Oria, nafar ekoizle eta Madrilgo Ikus-entzunezko Elkarteko lehendakaria. Hitzorduaren aurkezpena Ana Herrerak egingo du, Nafarroako Gobernuko Kultura saileko kontseilariak

Herramientas de Contenido