Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

la carta del día

María Solanari gutun irekia

Por Iñaki Bengoetxea - Viernes, 30 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:02h

Gu 11 ikustekoak garen heinean, Osasunako jokalarien antzera (bigarren mailara), egun hauetan entzun eta irakurri zaitut eta, benetan, barnetik baten bat boikotatzen ari zaituela pentsatu dut, edo bestela, gaiztoa zarela. Ez dakit!

Hamaika pertsona omen garenez, behin-behineko irakasleekin egindakoa ez du garrantzi gehiegirik? Bost urte izan ditugula lehengo CAP edo oraingo Masterra egiteko? Kalitatea aseguratzen dela horrela?

“Hezkuntza Departamentuan zenbat langilek lan egin dezaketen jakiteko. Horrela, hezkuntza publikoaren kalitatea berma daiteke”. Zuk zure hitzak sinisten dituzu? Zerk bermatzen du kalitatea, dirua izateak? denbora izateak?

Gauza bakoitzari bere izenez: CAP Opuseko unibertsitatean erosten zen lehen (400€tan?);orain Prestakuntza Pedagogikoa eta Didaktikoa Iribasen UNIR (6.500€) edo Camps Valentzaiako VIU (5.500€) unibertsitatetan eros daiteke. UNEDen 12 plaza daude Nafarroarentzat (bat sobran dugu kaleratutako hamaika horiek) eta NUPen presentzialak dira arratsaldez. Gero prentsaurrekoa emanen duzu conciliación familiar eta horrelako hitz politez...goizez lana eta arratsaldez 4 orduko masterra... biba zu!

Ba begira nire kasua: iaz langabezian nengoen eta 2000. urtean ikasketak bukatuta, INEMeko zerrenda batzuetan apuntatu nintzenez, matematika emateko deitu ninduzuen. Bai, zuek deitu ninduzuen, eta ez zenidaten Prestakuntza Pedagogikorik eskatu, bi hilabete beranduago legea aldatu eta derrigorrezkoa omen zen, baina abuztuan matematika emateko deitu ninduzuen. Bai, zuek! Eta ez zenidaten Prestakuntza Pedagogikorik eskatu. Orain dela hiru bat aste irakasle berria etorri zen ordezkapen bat egitera eta ez zenioten Prestakuntza Pedagogikorik eskatu... ez omen zeuden euskaraz matematika emateko irakasle nahikorik eta behar ninduzuen! Gu ez gara kondoiak: erabili eta botatzeko. Pertsonak gara!

Hezkuntza Departamentua hezkuntza publikoaren kalitatea bermatu gabe egon da azken urte hauetan gu kontratatuta?

Heldu den urtean oposaketak daude (ustez) eta aurkezteko Prestakuntza Pedagogikoa eta didaktikoa eduki behar da. Aurten familia izan dut, gurasoak hil zaizkit, familian gaixorik egon den norbait zegoenez edota... dirurik ez nuenez, ez dut masterra egin. Nahikoa zenuen urte bat itxarotearekin zerrenda berriak egin eta dena zuzentzeko. Edo abisua eman eta ateratzeko eskatu.

Konturatzen zara Prestakuntza Pedagogikoaren hasierako letrak zeintzuk diren? Egia esateko gauzak beste modu batera egiten dira Aldaketaren Gobernuarekin, ez da?

Herramientas de Contenido