Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Herri antzerkirako sarrerak salgai Beran

? |

Viernes, 30 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:02h

Aunitz Eskuetan plataforma aurkeztu zuten ortziralean.

Aunitz Eskuetan plataforma aurkeztu zuten ortziralean. (UTZITAKOA)

Galería Noticia

  • Aunitz Eskuetan plataforma aurkeztu zuten ortziralean.

BERA- Oroimen historikoan oinarritutako Harritik hazia herri-antzerkia eskainiko dute Beran uztailaren 21, 22 eta 23an. Hiru emanaldiak 20:00etan izanen dira Kultur Etxean eta sarrerak salgai daude dagoeneko.

Sarrera eskuratzeko eta ordaintzeko hiru aukera daude. Uztailaren 15era bitarte, aitzinetik erosita 8 euro kostako da;hortik aitzinera 10 euro kostako da;eta, azkenik, sarrera eskuratzaz gain, proiekturako laguntza ekonomikoa eskaintzeko 20 euroko txartela ere bada. Azken honen truke, sarrerarekin batera, Maddi Irazokiren grabatua ere jasoko dute erosleek. Berako Turismo Bulegoan (Eztegara pasealekua, 11) eta internet bidez, bibe.me plataforman eskura daitezke sarrerak.

Berako Udalak, Berako Kultura Batzordeak, Berako Euskara Batzordeak, Uhartean antzerki eskolak eta Oroimenak antolatu dituzte antzerki-emanaldiak. Antzerkilari talde batek 1936an Beran gertatutakoaz antzezlan bat prestatu du, Mikel Taberna idazlearen testuarekin, gerrari buruz gogoetak probokatu nahian. - A.A.A.

Herramientas de Contenido