Herri galdeketa eginen dute udazkenean Donezteben ere

Gure Esku Dago dinamikaren baitan sortu da Aunitz Eskuetan plataforma

Viernes, 30 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:02h

Aunitz Eskuetan plataforma aurkeztu zuten ortziralean.

Aunitz Eskuetan plataforma aurkeztu zuten ortziralean. (UTZITAKOA)

Galería Noticia

Aunitz Eskuetan plataforma aurkeztu zuten ortziralean.

doneztebe- Gure Esku Dago dinamikaren baitan sortu da Aunitz Eskuetan plataforma Malerrekan, udazkeneko galdeketa aurrera ateratzeko asmoz. Ostiralean egin zen aurkezpena Doneztebeko herrigunean, eta giro ederrean Malerrekan ere erabaki nahi dutela aldarrikatu zuten. Momentuz, galdeketa Donezteben bakarrik gauzatuko da, baina udaberrira begira olatua Malerrekako gainerako herrietara iristeko itxaropena dute herritarrek. Horrez gain, orain arte Doneztebeko herritarrek egindako atxikimenduekin bideo labur bat ere sortu dute.

Udazkenera bitartean ekitaldi, festa eta tailer andana antolatuko dituzte. Lehenengoak Doneztebeko bestatan izango dira: hala nola, bezperan, 28an, kalejira koloretsua eginen da arratsaldeko 7etan;eta San Pedro egunean, berriz, egun osoan herriko txosnan egonen dira. Arratsaldeko 5etatik aitzinera haurrendako tailerrak antolatu dituzte, eta gauza bera azken egunerako, iganderako.

Galdeketa zilegi izan dadin, irailean hasiko dira sinadura bilketarekin Donezteben. Bitartean, kamisetak eta boletoak saltzen hasi dira, finan- tzazioa lortze aldera. Antolatuko diren ekitaldi guztiak Facebook eta Twitter bidez zabalduko dira;baita ahoz aho eta mezuz mezu ere.

Aunitz Eskuetan taldeko kideek adierazi nahi dute informatzera, laguntzera nahiz eztabaidatzera hurbildu nahi duen edonork ateak irekiak dituela. - Aitor Arotzena