Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Trabuko berreskuratua, Goizuetan

gaur itxiko da landarte programa, goizuetan eskainiko den ‘goizuetan bada’ antzezlanarekin

Miren Mindegia. - Sábado, 1 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:02h

Goizuetako txoko desberdinetan antzeztuko da obra.

Goizuetako txoko desberdinetan antzeztuko da obra. (Utzitakoa)

Galería Noticia

  • Goizuetako txoko desberdinetan antzeztuko da obra.

Herritik, herriarekin eta herriarentzat. Halaxe garatu eta landu da larunbat arratsaldeko 20:30ean Goizuetan eskainiko den Goizuetan bada an-tzezlana. Olatz Beobideren (Donostia, 1964) zuzendaritzapean, goizuetarrek duela 26 urte sortu zuten an-tzezlan bat berreskuratu dute, non Trabuko izeneko pertsonaiaren abenturak kontatzen diren, Resurrección María de Azkuek idatzitako bertso ospetsuetan oinarrituz.

“Goizuetan bada gizon bat deitzen zaio Trabuko...”: Halaxe hasten dira Mikel Laboak abestu eta ezagutzera eman zituzten Azkueren bertso ezagunak. Lerroz lerro, Goizueta, Leitza eta Oiartzun artean aritzen ziren XVII mendeko lapur eta gaizkile talde baten gora-beherak islatzen dira.

“Herritarren artetik hain natural sortzen diren ekimenak, poliki, elkarrekin eta goxatuz egiten dira”, azpimarratu du Beobidek. Goizuetarrek duela mende laurden bat idatzitako antzezlana berreskuratu eta gaurkotzea erabaki zutenetik bi hilabetez gogor lanean aritu dira Nafarroako Gobernuak antolatutako Landarte programari itxiera emanen dion antzezlan honen inguruan. Denetara, 20 pertsona baino gehiagok parte hartu dute antzezle eta ekoizpen lanean. Herriko abesbatzak eta musika eskolako gazteek ere parte hartu dute, lanari doinua jarriz.

Sorkuntza prozesuan, zuzendariak azaldu bezala, ezinbestekoa izan da elkar ezagutza: “Elkarrekin ikusi dugu zer nahi genuen kontatu eta nola kontatu. Deskubritze prozesu bat izan da guztia, eta oso polita izan da”. Duela 26 urte goizuetar talde batek idatzitako bertsioa hein handi batean errespetatu duela azpimarratu du, halaber. “Eszenen kostunbrismoa mantendu egin dut, baita kontakizuna bera ere. Garai berean mantendu da kontaketa. Baina an-tzezteko moldea, formak, moldatu egin ditugu”.

Edukian ez ezik, eszenatoki bezala ere pisu nabarmena izango du Goizuetak gaur. Izan ere, obra osa-tzen duten zortzi eszenak herriko txoko desberdinetan aurkeztuko dira, lana antzezlan ibiltari batean bilakatuz. Goizuetako plazan hasi eta gazte talde batzuk ikusleria herrian zehar gidatuko dute. Hala, etxe baten ataritik, mendi aldetik eta frontoitik igaroko da antzezlana, besteak beste.

Goizuetan bada, garai eta ohitura batzuk gogora ekartzen dituen an-tzezlana da, zuzendariak mantendu nahi izan dituen balioak. “Goizuetak zerbait magikoa du;han zaudenean, bertako jendearekin, kosta egiten da bertatik ateratzea”, nabarmendu du.

Emanaldi honek Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuak antolatu duen Landarte arte eta landatartasun programari itxiera emanen dio. Apirilan abiatu zen ekimen honek, landa eremuko prozesu sortzaile, parte hartzaile, berritzaile eta artistikoak susatzea izan du helburu.

Horretarako, herritarrak sorkun-tza, kudeaketa, ekoizpen, marketing eta bestelako aktibitateetan inplika-tzeko tailerrak antolatu eta eskaini dira Nafarroako hainbat herritan: Abarzuza, Fontellas, Galipentzu, Goizueta, Orbaizeta, Otsagabia, Sesma, Zuñiga, Zurukuain eta Egubalti.

Herramientas de Contenido