Hedabideek Sanferminetan erreferentzia-puntua dute Baluarten

BALUARTE - Domingo, 2 de Julio de 2017 - Actualizado a las 20:57h

Nazioarteko Prentsa Bulegoa San Fermineko aurkezpena.

Nazioarteko Prentsa Bulegoa San Fermineko aurkezpena. (JAVIER BERGASA)

Galería Noticia

Nazioarteko Prentsa Bulegoa San Fermineko aurkezpena.

Nazioarteko Prentsa Bulegoa aurten ere Baluarten izango da San Fermin jaiak direla eta. Estatutik nahiz atzerritik Iruñera gerturatzen diren kazetari eta hedabideei ezinbestekoak dituzten baliabide teknikoak eta giza baliabideak erraztea du helburu nagusi bulego honek: besteak beste, akreditazioak kudeatzen ditu mugatutako jaien guneetara sartzeko (txupinazoa, entzierroak, gaixoa ni ekitaldia…), eta profesionalei San Fermini lotutako gaiei buruzko informazioan laguntza emateko.

Baluarten, lan egiteko areto bat eskaintzen zaie eta bertan inprimagailua eta informatikako ekipoak daude abiadura handiko Internet sarearekin dokumentazioaren bidalketa bermatze aldera (argazkiak, bideoa…). Horrez gain, wifi konexioa du gailu mugikorretarako, eta baita pantaila bat ere entzierroaren irudiak ikusteko. Nazioarteko Prentsa Bulegoak urtero eskaintzen ditu bere zerbitzuak 2000. urtetik aurrera, Nafarroako Kazetarien Elkartearen, Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren arteko lankidetzari esker.