Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

300 foruzain inguru arduratuko dira eguneko Sanferminetako segurtasunaz

Beaumont kontseilariak Nafarroako Gobernuak Iruñeko jaietarako aurreikusitako zerbitzua aurkeztu du gaur goizean segurtasun-kidegoen arteko koordinazio-bilera batean

navarra.es - Domingo, 2 de Julio de 2017 - Actualizado a las 21:10h

300 foruzain inguru arduratuko dira egunero datozen sanferminetan herritarren eta bide segurtasunez;baita jaiegun horietarako aurreikusitako ekitaldien garapen normalaz ere.

Zerbitzu horretan 700 foruzainek parte hartuko dute eta gaur goizean aurkeztu du Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilari Mª José Beaumontek. Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzan segurtasun-taldeen artean egindako koordinazio-bileran. Besteak beste hauek izan dira: Carmen Alba ordezkaria;Barne Ministerioaren Informazio Sistemen eta Segurtasunerako Komunikazioen zuzendariorde nagusi Enrique Belda;Iruñeko Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako kontseilari delegatu Aritz Romeo;Barneko zuzendari nagusi Agustín Gastaminza eta Foruzaintzako buru Torcuato Muñoz.

Beaumont kontseilariaren arabera, foruzainek hurrengo Sanferminetan jarduera hauek egingo dituzte: Iruñearen erdigunean herritarren segurtasuna babestu, eta jai-ekitaldi nagusiak garatzean;prebentziozko zaintza hirigunearen inguruan, eta sare nagusiko errepideetan;Agintaritzako Ordezkariaren berezko lanak zezenketetan;eta delituak ikertzea eta egileak atxilotzea. Arreta berezia jarriko zaie zorro-lapurrei eta borrokei.

Horrez gain, Foruzainak zenbait gomendio eman ditu lapurretak eta ebasketak saihesteko jendetza handietan edota antolatutako ikuskizunetan. Aholku horiek www.policiaforal.navarra.es web-orrian argitaratu dira, baina Foruzainaren Twitteren bidez ere emango dira (@policiaforal_na). Bestalde. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak "Eta jaietan...zer?" kanpainaren bidez, zenbait jarraibide ematen ditu eraso sexista bat izatekotan nola jokatu behar den jakiteko.

Gogoratu behar da iazko jaietan Foruzainak 60 pertsona atxilotu zituela zenbait deliturengatik, 642 salaketa penal jas zituen, 4.913 alkoholemia-proba egin zituen (1 pertsona inputatu eta 39 salatu), eta 383 administrazio-salaketa jarri zituen (217, trafiko eta bide-segurtasuneko arauak urratzeagatik, 78, drogak kontsumitu edo izateagatik;55, udal ordenantzak ez betetzeagatik, 12 jolas eta ikuskizunetan, eta 21 beste araudi batzuengatik).

Prebentzio lanak eta herritarren arreta

Foruzainak Gaztelu Plazan eta Sarasate Pasealekuan egingo ditu kontrolak Txupinazoa baino lehen, uztailaren 6an. Horrez gain, hirigunetik patruilak ibiliko dira bederatzi jaiegunetan, 24 orduz, zaintza indartzeko eta herritarren edo ofiziozko eskaerei erantzuteko (kalez kaleko salmenta, gizabideari buruzko udal ordenantza, drogen trafikoaren aurkako borroka eta abar).

Últimas Noticias Multimedia