Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Ruben Sabalza Hernaez Aiako lurberry mintegi ekologikoaren sortzaile zarauztarra

“Fruitu txikien landare mintegi ekologiko bakarrenetakoak gara Euskal Herrian, eta estatuan ere oso gutxi daude”

‘Ongi etorri baserrira’ programaren baitan, Aiako Lurberry mintegiak ateak zabalduko ditu hilaren 8an, bisitariek beren jarduera barrutik ezagutu dezaten

Ane Roteta - Domingo, 2 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Ruben Sabalza Hernaez

Galería Noticia

  • Ruben Sabalza Hernaez

Aia- Ruben Sabalza Hernaez zarauztarrak betidanik bizi izan du landareen ekoizpena etxean, nekazaritza peritu ikasketak egin zituen eta bere pasioa ofizio bilakatu zuen duela bost urte, Lurberry mintegi ekologikoa martxan jartzean. Iaz hartu zuen parte lehen aldiz Euskal Nekazarien Batasunak bultzatutako Ongi etorri baserrira programan eta uztailaren 8an izango da mintegi ekologiko honen jarduera ezagutzeko aukera.

Nolakoa izango da bisita?

-Iaz egindakoaren antzekoa izango da. Lehendabizi mintegia erakutsiko dugu. Alde batetik, fruitu txikidun landareak egiten ditugu, eta bestetik, fruitu txiki horien landareek ekoizten duten fruitua ere ekoizten dugu. Orduan, lehendabizi mintegia erakutsiko dugu, eta gero zein fruitu ditugun, nola kontsumitzen diren eta landaketak nola egiten ditugun azalduko dugu, besteak beste.

Lurberry fruitu txikien landare mintegi ekologikoa da. Baina, noiz eta nola sortu zen?

-Nire anaiak Blasenea mintegia dauka eta haren garai txarretan beste landare batzuk ekoizten hasi ziren. Nik erreleboa hartu nuen landare mota horiekin eta gero beste fruitu txikidun landareen mundu handi batean sartu nintzen. Hazi tipikoenak ekoizten ditugu;hala nola, ahabiak, masustak eta andere-mahatsak. Bestalde, horren ezagunak ez diren sugandorrak, pau-pauak edo feijoak bezalako landareak ere egiten ditugu. Klima hotzetako landareak dira eta gure klimara oso ondo egokitzen dira. Oro har, ekainetik irailera ematen dituzte fruituak eta beti osasunarekin lotzen dira, minbizia bezalako patologiekin.

Beraz, landarea bera eta fruituak ekoizten dituzue, ezta?

-Bai, eta bata eta bestea ekologikoki ustiatuta daude. Profesional nahiz partikularrei zuzenduta daude gure produktuak, edozeinek eros ditzake.

Zein helbururekin sortu zenuen Lurberry?

-Ez zegoen gauza bat eskaintzeko asmoarekin hasi nintzen honekin. Hemen ez zegoen horrelako ezer eta estatu mailan ere oso gutxi dago, eta ekologikoki bakarrenetakoak izango gara ideia horrekin, landare horiekiko mintegi ekologiko bezala lan egiten dugunak.

Nolakoa da produktu ekologikoak sortzeko prozesua?

-Azken finean lurrarekiko oreka bat lortzean datza, lurrari kentzen diozuna berreskuratzea, baina organikoki, ez kimikoki. Bestalde, gaixotasunak edo izurriteak ekiditen saiatzen gara, eta sortzen badira produktu edo estrategia naturalekin egiten diegu aurre.

Eta zein dira produktu ekologikoak kontsumitzearen onurak?

-Nik uste dut positiboena ez daukana dela, gehitzen ez zaizkion gauzak hain zuzen ere. Horretaz gain, naturarekiko oreka batean sartzen da norbera.

Nola ikusten duzu eskualdean ekoizpen ekologikoarekiko dagoen ezagutza?

-Denek ezagutzen dute, baina gutxik dakite zertaz doan, zein sinplea den edo zein konplikatua izan daitekeen. Gutxik ezagutzen dute, baina denek dakite hor dagoela. Gazte batzuk interesa dute eta ezagutzen dutenean horretara egokitzen dira. Normalean, gaixotasun baten ondoren ohitu da jende heldua ekologikoki jatera.

Ba al duzue berrikuntzarik?

-Guk ditugun espezieak merkatura-tzearekin nahikoa da. Jendeak ez ditu ezagutzen eta hori ekoiztea eta jendeari barneratzea izango litzateke hurrengo lana.

Gipuzkoako txoko kuttuna. Elkano auzoa, ez gara hemendik ateratzen eta!

Paisaia idilikoa. Mollarri hemendik ikustea izugarri gusta-tzen zait.

Mendi bat. Ez dakit... Aspaldi ez naizela mendira joaten. Mendian egoten naiz beti baina ez tontorrean.

Hondartza bat. Ez daukat gustuko bat, baina agian Sakoneta esango dut.

Festa bat. Sanpelaioak, Euskal Jaiak... Orain gutxi joaten naiz baina denak ditut gustuko! (barreak)

G

ipuzkoatzen

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia