Baluartek ‘Héroes’ komedia hartuko du uztailaren 12an, Luis Varela, Iñaki Miramón eta Juan Gea aktoreekin

Lunes, 3 de Julio de 2017 - Actualizado a las 21:21h

Kartela

Kartela (Baluarte.es)

Galería Noticia

Kartela

Baluarteko Areto Nagusiak Héroes komedia barregarri eta hunkigarria hartuko du Sanferminetan, uztailaren 12an, asteazkenarekin, gaueko 21.00etan. 2006ko Laurence Olivier Sarietan Komedia Berria hoberenaren aipamena jaso zuen obra honek Luis Varela, Iñaki Miramón eta Juan Gea izango ditu oholtza gainean.

Protagonistak Lehen Mundu Gerrateko hiru beterano dira, azken egunak ospitale militar batean ematen dutenak, aspaldi ahaztutako kanpaina militarrei buruz eztabaida liskartsuetan, Sor Madeleine kritikatzen eta bizitzari buruzko hausnarketak egiten. Henrik hanka bat du gaixo, Gustavek agorafobia du eta Philippek konortea galtzen du tarteka, garunean daukan metraila-puska batengatik.

Hiruren arteko adiskidetasuna tirabiratsu jarriko da Gustavek ihes egiteko plan bat proposatzen duenean… Sarrerak 24 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko webgunean (www.baluarte.com), txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan.