Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Nafarroako Gobernuak 2016ko urriko gertaerengatik kartzelatutako Altsasuko gazteen egoerari buruz galdetuko dio Barne Ministerioari

Haiei ezarritako isolatze- eta banatze-neurriak kentzea eskatuko du, gaurko bilkuran hartutako erabakian zehazten den moduan

navarra.es - Lunes, 3 de Julio de 2017 - Actualizado a las 15:10h

Nafarroako Gobernuak 2016ko urrian herriko taberna batean egondako gertaerengatik kartzelatutako Altsasuko gazteen egoerari buruz galdetuko dio Barne Ministerioari, eta haiei ezarritako isolatze. eta banatze-neurriak kentzea eskatuko dio Justizia Ministerioari. Horrela jasotzen da Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsitako erabakian.

Hor, senideek egindako eskaerari eta Nafarroako Parlamentuko Eledunak onetsitako erakunde-aitorpenari erantzuten dio. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari María José Beaumont izango da Barne Ministerioko Espetxeetako Idazkaritza Nagusiaren aurrean dagozkion kudeaketez arduratuko dena. Aipatu denez, akordio horrek joan den ekainaren 19an legegintza-ganbarak ekainaren 19an onetsitako erakunde-aitorpena kontuan hartuko du.

Akordio horretan Parlamentuak bizikidetzarekin eta justiziarekin hartzen zuen konpromisoa agertu zuen, eta bere ustez, gertaerak ez zirela terrorismotzat hartu adierazi zuen. Atxilotutako hiri gazteen egoerarekin kezkatuta agertzen den. Zentzu horretan, Nafarroako Gobernuari dagozkion kudeaketak egin zitzala eskatu zion, hiru atxilotuen egoera ezagutzeko eta isolatze- eta banatze-neurriak kentzea eskatzeko. Aldez aurretik, ekainaren 7an, gazteen senideek neurri horiei buruz galde zezala eskatu zioten idatziz Nafarroako Gobernuari.

Más sobre Navarra

ir a Navarra »

Últimas Noticias Multimedia