Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Nafarroako Gobernuko zerbitzuek uztailaren 6, 11, 12, 13 eta 14an irekiko dute Sanferminetan

Ordutegia egun horietan ohikoa baino murriztuagoa izango da


NAVARRA.ES - Martes, 4 de Julio de 2017 - Actualizado a las 20:46h

Nafarroako Gobernuak Iruñean dituen bulegoek hilaren 6, 11, 12, 13 eta 14an irekiko dute Sanferminetan publikoaren arretarako, hala ere, ordutegi murriztuan. Bestalde, uztailaren 7, 8, 9 eta 10ean itxita egongo dira.

Zehaztu, erregistroak, bai orokorra, bai Departamentuetan daudenak, 08:00etatik 11:30era egongo dira irekita uztailaren 6an, eta 09:00etatik 13:30era uztailaren 11, 12, 13 eta 14an.

Bestalde, Ezkirotz kaleko Zergadunaren Arretarako Bulegoa 08:30etik 11:00etara egongo da irekita, eta 09:30etik 13:30era uztailaren 11, 12, 13 eta 14an.

Foruzaingoaren Herritarraren Arretarako Bulegoari dagokionez, Gaztelu plazan dagoena, eguneko 24 ordutan egongo da irekita, ohi bezala.

Nafarroako hiriburuko eta eskualdeko osasun-zentroek, ezarritako ordutegi eta egunetan artatuko dituzte pazienteak.

Gainerako Nafarroan, Foru Administrazioko zerbitzuek jarduera arruntarekin jarraituko dute, ohiko ordutegian.