Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Legazpiko Burdinola elkartekoek bi indusketa egingo dituzte

Lehenengoa Kamiñu Errealaren ondoan dagoen Aizalekuko neberan izango da eta bestea, Otañuko zepadian

2017(e)ko uztailaren 4a, asteartea - 06:02etan eguneratua

legazpi- Uztaila indusketen hilabetea izango da Legazpiko Burdinola elkartekoentzat. Izan ere, bi indusketa egingo dituzte datozen asteetan: bata Aizalekuko neberan izango da eta bestea Otañuko zepadian.

Aizalekuko nebera Kamiñu Errealaren ondoan dago. Egitasmo hau Angel Martinez arkeologo legazpiarrarena da eta Burdinola laguntzaile izango du. Lehenengo hitzordua larunbat honetan izango da. 8.30ean elkartuko dira, Burdinolaren egoitzan. Hurrengo saioak, seguru aski, hilaren 15ean, 16an eta 19an izango dira.

Parte hartu nahi dutenak, Burdinola elkarteko kideekin jarri behar dira harremanetan. Horretarako, burdinolaelkartea@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar dute.

Otañuko zepadiaren indusketa, berriz, Arkeolan fundazioarekin elkarlanean egingo dute. Aurtengo indusketaren helburua bigarren erredukzio labea aurkitzea izango da. Hilaren 21ean hasiko dira lanean eta lanak 25era arte luzatuko direla uste dute.

Egitasmo honetan parte hartu nahi dutenek ere aipatutako helbide elektronikora idatzi behar dute. Burdinolakoek jendea behar dute bi egitasmo hauek aurrera ateratzeko eta, beraz, herritar guztiei gonbitea luzatu diete.

Legazpiko Burdinola elkartearen helburu nagusia ondarea zaintzea eta ezagutzera ematea da eta azken urteetan halako proiektu ezberdinetan lan egin dute. - A.Z.

Herramientas de Contenido